Red Bay (Ternua eta Labrador)
|
Red Bay |
|
|---|---|
| — Herria — | |
| Izen ofiziala | Red Bay |
| Herrialdea Probintzia |
|
| Koordenatuak | 51°43′55″N 56°25′32″W / 51.73194°N 56.42556°WKoordenatuak: 51°43′55″N 56°25′32″W / 51.73194°N 56.42556°W |
| Eremua | 1,58 km2 |
| Garaiera | 10 m |
| Posta kodea | 709 |
| Biztanleria | 227 bizt. (2006) |
| Dentsitatea | 143,67 bizt./km² |
Red Bay Labradorko hegoaldean, Kanadako Ternua eta Labradorreko probintzian kokatua dagoen arrantzale herrixka da. 1550 eta 1600 urteen artean, Red Bay Euskal Herriko baleazaleen urte erdirako bizilekua izan zen; eta, egun, UNESCO erakundeak leku historikotzat dauka. Bertako uretan euskaldunek bertara eramandako hiru itsasontzi eta lau txalupa txiki topatu dira, Selma Huxley historialariak Euskal Herriko nahiz espainiar eta frantses estatuetako artxibo eta liburutegietan aurkitutako dokumentazioa jarraiki. Ur azpian mantendu diren itsasontzi hauek, Ameriketako ur azpiko arkeologiarentzat leku garrantzitsu bihurtzen du Red Bay.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Red Bay izen bereko badian dagoen babesleku naturala da. Badian Penney eta Saddle uharteak daude, behinola Euskal Herriko baleazaleek erabiliak.
Historia [aldatu]
1550 eta XVII. mendeko hasieraren artean, Red Bay Euskal Herriko baleazaleen kokagune nagusia izan zen. Honek urtero 15 itsasontzi eta 600 bidali zituen Belle Isleko itsasartera sardako baleak eta Groenlandiako baleak harrapatzeko[1].
1565ean, bere uretan, Saddle uhartetik gertu hain zuzen ere, ekaitza baten ondorioz itsasontzi bat - agian San Juan - ito zen. Zenbait txalupa ere aurkitu dute inguruko uretan.
Kanadak Red Bay Gune historiko nazional izendatu du[2].
Redbaytar ezagunak [aldatu]
- Sherylynn Butt, Miss Kanada nazioartekoa
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Euskal Herriko baleazaleen guneak eta museoa.[3]
- Izozmendien eta baleen behatokia.