Red River (1948ko filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Red River | |
| Izenburua euskaraz | Ibai Gorria | |
| Urtea | 1948 | |
| Estreinaldia | 1948ko irailaren 30a | |
| Generoa | Western | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 133 minutu | |
| Aurrekontua | 3 milioi dolar | |
| Banatzailea | United Artists | |
| Zuzendaria | ||
| Howard Hawks Arthur Rosson (zuzendari laguntzailea) |
||
| Ekoizleak | ||
| Howard Hawks | ||
| Gidoilariak | ||
| Borden Chase Charles Schnee |
||
| Aktoreak | ||
| John Wayne Montgomery Clift Walter Brennan |
||
| Musikagileak | ||
| Dimitri Tiomkin | ||
| Argazkilariak | ||
| Russell Harlan | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
| Datu gehigarriak | ||
| IMDBko fitxa irakurgai | ||
Red River (euskaraz Ibai Gorria) 1948ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren Western filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: John Wayne, Montgomery Clift eta Walter Brennan. Filma hau maiz Western filma onenetako bat bezala goraipatua izan ohi da, American Film Institute erakundeak garai guztietako hamar Western onenen artean sailkatu duelarik.
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
Istorioa 1851. urtean Texas estatuko iparraldeko mugan hasten da. Thomas Dunson (John Wayne) abeltzainak Texas estatuak bere ganadu arrantxoa sortu nahi du. Bere lantegiaren hasieran Matthew Matt Garth (Montgomery Clift) izeneko mutiko umerzurtz bat ezagutu eta adoptatu egiten du. Red River ibaia gurutzatzen dutenean, beste baeltzain baten jabetzakoa den lursail batean bizitzen jarriko dira. Handik hamarren bat urtetara eta jada Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian, Dunson arrantxoa ekonomia arazoez beterik larri eta estu dabil. Ondorioz, Thomas dunsonek abereak salneurri onean saltzeko asmoz bere ganadu multzo erraldoiarekin Missourira martxa egitea erabakitzen du. Thomas Dunsonen laguntzaile nagusienen artean honako hauek daude: jada gazte heldua bilakatu den Matt (Montgomery Clift) eta Groot Nadine (Walter Brennan) eskarmentudun gizona. Ibilbidean zehar gizon taldeak gora behera ugari biziko dituzte, honi Dunsonek bere langileekin duen jarrera gogorra gehitu behar zaiolarik.
Bestalde, nahiz eta ibilbide seguruagoa ziurtatzeko asmoz Dunsonek abeltalde bat trena iritsi berri den Abilene udalerrira bidaltzeko gomendioak jaso izan, honek proposamenari uko egin eta bere hasierako egitasmoarekin jarraituko du. Eztabaidaren erdian, Mattek Abilenera joatea erabakiko du, nahiz eta Dunsonek matxinada haren aurrean Matt hiltzeko mehatsua jaurti. Mattek hirian ganadua saltzeko asmoa gauzatu eta asmo onez Dunsoni irabazien zati bat emateko asmoz txeke bat ere bien izenean lortuko du. Halere, Dunson arrantxero zaharrak Matt gaztea topatu eta bien arteko liskarra piztuko da.
Aktoreak [aldatu]
- John Wayne, Thomas Dunson
- Montgomery Clift, Matthew 'Matt' Garth
- Joanne Dru, Tess Millay
- Walter Brennan, Nadine Groot
- Coleen Gray, Fen
- Harry Carey, Melville jauna
- John Ireland, Cherry Valance
- Noah Beery Jr., Buster McGee
- Harry Carey Jr., Dan Latimer
- Chief Yowlachie, Quo
- Paul Fix, Teeler Yacey
- Hank Worden, Sims Reeves
- Ray Hyke, Walt Jergens
- Wally Wales, Larru Zahar (Old Leather)
- Mickey Kuhn, Matt mutikoa
- Robert M. Lopez, indiarra
Kritikak [aldatu]
- New York Times: «filmaren bi herenetan gutxienez, zinezko cowboy istorio latza da, haiek jasaten zuten bizimodu arriskutsua».[1]
- Turner Classic Movies: «Hollywoodek ekoiztutako Westerns bikainenetako bat».[2]
- Variety: «Howard Hawksen ekoizpen eta zuzendaritzak Mendebalde Urrunaren sorreraren historiari antzezpen bikaina eskeini zion...»[3]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Red River (1948). .Nytimes.com.
- ↑ RED RIVER: The Essentials. TCM.com
- ↑ Red River. Variety.com.
Kanpo loturak [aldatu]
- Red River filmaren lehenbiziko zatia ikusgai (Ingelesez)
- Red River filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)