Ree aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ree aintzira
Lough Ree
Loch Rí
LoughRee5750.jpg
Lough Ree.png
Kokalekua  Irlanda
53°30′N 7°58′W / 53.500°N 7.967°W / 53.500; -7.967
Eremua 105 km²
Betebidea Shannon eta Inny
Hustubidea Shannon
Uharteak Inchcleraun
Hiriak Athlone

Ree aintzira (ingelesez Lough Ree, irlanderaz Loch Rí edo Loch Ríbh) Irlandaren erdialdean dagoen aintzira da, Shannon ibaiak eratzen duen hiru laku handietako bat. Hiru konderritan zabaltzen da, Leinsterreko Longford eta Westmeath eta Connachteko Roscommon. Aintziraren iparraldean Lanesboro herria dago eta hegoaldean Athlone.

Shannon ibaiko aintzirak.

Aintziraren iparraldean Inchcleraun (irlanderaz Inis Cloithreann) uhartea dago eta monasterio bat dago gainean. Maeve erregina bertan hila izan zela esaten da. Vikingoak ere ibili ziren inguruan. Uharte txiki gehiago ere badaude baina 1950etik aurrera ez da inor bizi beraietan.

Shannon ibaiak eratzen dituen hiru aintzira nagusien artean erdian dagoena da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ree aintzira Aldatu lotura Wikidatan