Reggio nell'Emilia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katedrala

Reggio nell'Emilia[1] Italiako iparraldeko hiria eta izen bereko herrialdeko (2.291 km2) hiriburua, Emilia-Romagnako eskualdean, Crostolo ibaiaren ertzean, Parma hiriaren hego-ekialdean. 167.678 biztanle ditu (2009-12-31). Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-gaien (mahatsa, gazta, haragia) merkataritza eta industria (janari-industria, ardogintza, kimika-industria, burdinbide-gaiak, metalurgia, tresneria elektrikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko katedrala, Madonna della Ghiara Ama Birjinaren eliza (1597-1619), Parmeggiani galeria eta XV-XVI. mendeetako jauregi ugari.

Historia [aldatu]

Marco Emilio Lepido erromatarrak sortu zuen K.a. II. mendean, Emiliako galtzadan, Regium Lepidi izenarekin. Lombardiako dukeen egoitza izan zen ondoren, eta herri burujabea zen XII. mendean. Este etxearen mende egon zen 1409tik 1796ra bitartean, eta Piemonteko eskualdean 1859. urteaz geroztik.

Erreferentziak [aldatu]