René Huyghe

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Huyghe

16. seat 5 of the Académie française (en) Itzuli

1960ko ekainaren 2a - 1997ko otsailaren 5a
Robert Kemp (en) Itzuli - Georges Vedel (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArras1906ko maiatzaren 3a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1997ko otsailaren 5a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
École du Louvre
Lycée Michelet, Vanves (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, eduki-editorea, filosofoa, idazlea, Frantziako Erresistentziako kidea eta irakaslea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Louvre museoa
Collège de France  (1951 -  1976)
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
Comité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) Itzuli
Izengoitia(k)Maiastra

René Huyghe (Arras, 1906ko maiatzaren 3a - Paris, 1997ko otsailaren 5a) frantses arte-historialaria izan zen.

Artearen historia eta letrak ikasi ondoren, 1930ean kontserbadore gisa hasi zen lanean, Louvreko Museoan. 1937tik 1951ra bitartean, Louvreko pintura-saileko kontserbadore-buru izan zen, eta museoaren ikerketa- eta dokumentazio-zerbitzua sortu zuen. Garai hartan, Louvreko Eskolako irakasle izan zen, erakusketa ugari antolatu zituen, bai Parisen eta bai atzerrian, eta Frantziako museoetako pinturak zaharberritzeko zerbitzua sortzen lagundu zuen. 1950etik aurrera, Collège de Franceko irakasle izan zen, arte plastikoen psikologiako katedran. 1960an Frantziako Akademian sartu zen, Robert Kempen lekuan. 1966an Europako Erasmo saria jaso zuen bere lanagatik. 1974tik aurrera, Frantziako Institutuaren Parisko Jacquemard-André museoaren zuzendari izan zen, eta hamar urtez, Venezia zaintzeko nazioarteko adituen batzordearen lehendakari. Asko idatzi zuen antzinako artearen eta arte modernoaren historiari buruz, pinturari buruz, batik bat, esate baterako, Histoire de l´art contemporain (1935, Gaur egungo artearen historia, arte modernoari buruzko lehen nazioarteko historia); baina, baita formen bizitza eta artearen funtzioari buruz ere. Azterlan horietan, historia eta estetikaren metodoak erabiltzeaz gainera, soziologia eta psikologia ere kontuan izan zituen. Dialogue avec le visible (1955, Ikusgaiarekin hizketan) liburuan, esate baterako, mendebaldeko zibilizazioan, irudiaren zibilizazioan, ikusmenak duen lehentasuna nabarmentzen du, eta, hortik abiatuta, artelanaren irakurketa berri bat finkatzen du. Beste lan batzuk: Formes et forces (1971, Forma eta indarra), L´Art et l´homme (1958-1961, Artea eta gizona), L´Art et le monde moderne (1070, Artea eta mundu modernoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]