Renata Tebaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Renata Tebaldi lagun batekin New Yorken

Renata Ersilia Clotilde Tebaldi (Pesaro, 1922ko otsailaren 1a - San Marino, 2004ko abenduaren 19a) italiar sopranoa izan zen. Parmako eta Pesaroko Kontserbatorioan Kantu ikasketak egin ondoren, 1944an debuta egin zuen Parman eta Triesten Rovigo lanarekin. Toscaninik Milango Scalaren berrikuntza-kontzerturako deitu zion 1946an. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Milango Operako izarretako bat izan zen 1954. urtera arte. Europako antzoki liriko nagusietan (Londresko Covent Garden, Parisko Opera) eta Ameriketakoetan (San Frantziskoko Opera, Buenos Airesko Colón Antzokia) aritu zen kantatzen. 1955ean Milango Scala utzi zuen, eta New Yorkeko Metropolitanera joan zen, eta han egon zen 1973. urtera arte. Ahots eder eta indartsua zuen, eta XIX. mendeko Italiako errepertorio lirikoko interprete nagusietako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renata Tebaldi Aldatu lotura Wikidatan