Renato Castellani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Renato Castellani (Finale Ligure, Savona, Italia, 1913 - Roma, Italia, 1985) italiar zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura-ikasketak egin zituen Milanen. Mario Camerini eta Alessandro Blasettiren laguntzaile gisa hasi zen zineman lanean.

1941ean zuzendu zuen lehenengo lana: Pistola tiroa. Lan horretan 1930eko Errusian aristokraziaren jokabideak azaltzen ditu zehaztasun handiz. Ildo beretik egin zituen Zaza (1942) eta Mendiko emakumea (1943).

Gerra ondoren tetralogia moduko bat egin zuen, ohitura-ikerketa baten erara. Nire semea irakasle (1946), Erromako eguzkipean (1948), Udaberria (1949) eta Deux sous d´espoir (1951, Cannesko jaialdiko Urrezko Palma) lanetan malenkoniaz betetako umoreaz jende arrunta deskribatzen du.

Sustrai intelektualak bilatu zituen Shakespeare pantaila handira eramanaz: Romeo eta Julieta (1954). Film horrek Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuen. Ondoren egin zituen filmek ez zuten horrenbesteko arrakastarik izan: Infernua hirian (1958), Bidelapurra (1961), Mare matto (1963). Questi fantasmi (1967) eta Una breve stagione (1969) egin ondoren, telebistako lan didaktiko handietara jo zuen: Vita di Leonardo (1971), Le Vol de la Joconde (1977), Giuseppe Verdi (1982).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]