Renato Guttuso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Renato Guttuso

Italiako senataria

1979ko ekainaren 20a - 1983ko uztailaren 11
Hautetsia: 8th Legislature of Italy (en) Itzuli
Italiako senataria

1976ko uztailaren 5a - 1979ko ekainaren 19a
Hautetsia: 7th Legislature of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBagheria1911ko abenduaren 26a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1911ko abenduaren 26a, 1912ko abenduaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1987ko urtarrilaren 18a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma1987ko urtarrilaren 18a (75 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaPalermoko Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, politikaria, marrazkilaria eta artista grafikoa
Lantokia(k)Italia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia di San Luca
Mugimenduaespresionismoa
Genero artistikoagrafikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

Discogs: 2387418 Find a Grave: 9126963 Edit the value on Wikidata
Profilo (1956)

Renato Guttuso (Bagheria, Palermo, Italia, 1911ko abenduaren 26a - Erroma, Italia, 1987ko urtarrilaren 18a) margolaria eta eskultorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an Pippo Rizzo pintore futuristaren lantegian hasi zen, eta harekin pinturaren alorreko joera berriak ezagutu zituen. 1934an, Milanen, Corrente taldeko artistekin harremanetan jarri zen.

1937an Erromara joan zen bizitzera eta bere lehenengo koadroa egin zuen, García Lorcari eskainia: Fucilazione in campagna. 1938an bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen La Cometa galerian, Erroman. 1941ean Crocefissione koadro famatuak eztabaida handiak piztu zituen, bai erlijiosoen artean bai politikarien artean. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian parte hartu zuen, eta Gott mit Uns margotu zuen, nazien sarraskiak salatzeko. 1945ean Fronte Nuovo dell Arti taldeko kide egin zen, Fontana, Vedova, Morlotti, Turcato, Corpora eta Vianirekin, besteak beste. 1952an Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen Battaglia di Ponte dell'Ammiraglio obrarekin, eta eztabaida handiak piztu zituen berriro ere. 1965ean Uomo che legge il giornalle eskultura handia egin zuen. Guttusoren obran nabaria da Goyaren eta Picassoren Gernikaren eragina, estiloagatik ez ezik, baita artista horiek beren obran txertatu zuten kutsu politikoarengatik ere.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renato Guttuso Aldatu lotura Wikidatan