Renaud de Châtillon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Renaud de Châtillon

Renaud de Châtillon Frantses buruzagi militarra (Châtillon-sur-Loing, ? - Hattin, Siria, 1187). Gurutzadetako kristau militar nagusietako bat izan zen 1147-1187 bitartean. Antiokiako printzea izan zen 1153-1160 urteetan, hango printzesarekin ezkondurik. Armeniarren, bizantziarren eta musulmanen aurka borrokatu zen. Haiek preso eduki zuten 1160-1177 bitartean. Ondoren Jordan ibaiaren haranzko lurretako jaun izan zen. Musulmanen karabanei eraso asko egin zizkien hurrengo urteetan. Tiberiadesko guduan berriro preso hartu zuten musulmanek eta Saladinok hilarazi zuen 1187an.

Erreferentziak [aldatu]