Renfe Aldiriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Renfe Aldiriak
Renfe Aldiriak.svg
Ut 450 STVC.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Asturias, Katalunia, Bilbo, Cadiz, Donostia, Madril, Málaga, Murtzia/Alacant, Santander, Sevilla, Valentzia, Zaragoza
Jabea Espainiako Sustapen Ministerioa
Web gunea http://www.renfe.es/cercanias
Ustiapena
Eragilea(k) Renfe Operadora
Aldiriko zerbitzuen mapa

Renfe Aldiriak edo Aldiriko trenak Renfe Operadora enpresaren trenbide bidezko iraupen laburreko bidaiak eskaintzen dituen marka komertzial espainiarra da, hiri nagusiei eta hauen aldiriei zerbitzua emateko. Espainia osoan Renfe Cercanías izena hartzen dute, nahiz eta Bartzelonan Rodalies, Valentzian Rodalia eta Bizkaia eta Gipuzkoan Aldiriak izena ere izan.

Espainiako hiririk nagusienetan dabil Renfeko Aldirien zerbitzua, hiriburuak eta haien ondoan kokatutako inguru metropolitarrak lotzeko ezinbesteko garraiobide delarik. Asturias, Bilbo, Cadiz, Donostia, Katalunia, Madril, Málaga, Murtzia/Alacant, Santander, Sevilla, Valentzia eta Zaragozako nukleoek osatzen dute. Euskal Herrian Bilbo Handian eta Gipuzkoan eskaintzen ditu tren zerbitzuok.

Katalunia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunian, Bartzelonako gune metropolitarreko aldiriko-zerbitzuak huts ugari sufritu zituen, eta horri gaineratuz 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutua, zeinaren arabera Kataluniako Generalitateak dauka erkidegoko trenbideen ardura, Generalitateak eta Espainiako Gobernuak adostu zuten kudeaketa Generalitatearen esku uztea. Hala, Generalitateak, zerbitzuen kudeaketaz gain, erregulazioak, planifikazioak, koordinaketak, ikusketak eta tarifikazioak bere gain hartu zituen. Horretarako Rodalies de Catalunya marka komertziala sortu zen 2010eko urtarrilaren 1.an, eta Renfe Operadora eragileari eman zitzaion ustiapena. Gainera, 2011ko urtarrilaren 1.an marka komertzial horri gaineratu zitzaizkion Distantzia Erdiko trenen zerbitzua.

Bilboko sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Renfe Aldiriak»

Ingurune industrial guztiek bezala, Bilbok trenbide sare garatu bat dauka. Hasieran minerala garraiatzeko erabiltzen ziren trenbide hauek, gaur egun bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dira orokorrean. Renfe Aldiriak Bilboko Ibai-Ezkerraldean eta Nerbioi ibarrean eskaintzen du bidaiari zerbitzua. Azken urteotan Bilboko metroa Ezkerraldean zabalduz joan den heinean, bidaiariak galdu ditu Renfek.

Bilboko Renfeko Aldirien sareak hiru linea ditu, lau izatera heldu bazen ere. Hurrengoak dira:

Linea Geltoki buruak Egoera Luzera Geltokiak
C-1 red.svg Bilbao-Abando - Santurtzi Martxan 13,6 km[1] 14
C-2 green.svg Bilbao-Abando - Muskiz Martxan 21 km 18
C-3 light blue.svg Bilbao-Abando - Orduña Martxan 40,3 km[2] 22
C-4 purple.svg Olabeaga - Bilbao-Parke 2003an itxita 1,5 km 2
Guztira
67 km (*)
44 (*)

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ametzola
    • Renfe Feve: B-1 (Bilbo-Concordia - Balmaseda), R-3 (Bilbo-Concordia - Santander), R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza) eta R-4 (Bilbo-Concordia - León)

Gipuzkoako sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako Renfe Aldiriak»

Gipuzkoan Renfe Operadorak Aldirien linea bakarra ustiatzen du, C-1 (Irun / Brinkola) linea hain zuzen. Linea hau Madril-Irun trenbide-sare nagusiaren barruan dago. Irundik Hendaiara dago lotura; eta Brinkolatik Gasteiz eta Miranda Ebro aldera.

Linea Geltoki buruak Egoera Luzera Geltokiak
C-1 red.svg Irun - Brinkola Martxan 80,5 km 30

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa eta Bizkaitik kanpo, estatuko beste zenbait tokietan Renfe Operadora aldiriko zerbitzuak eskaintzen ditu. Honako tokietan hain zuzen:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]