Rev Theory

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rev Theory edota Revelation Theory deituriko hard rock taldea 1997an sortu zen North Andoverren (Massachusetts). Haien lehenengo diska Truth Is Currency (2005) izan zen, EMI Elements Recordsen grabatua. Egun, Interescope Recordsekin dute kontratua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen lehengo taldekideak 1997an elkar ezagutu zuten, Merrimack eskolan, North Andoverren, eta taldea ezaguna izateko eta musikatik bizitzeko (musikaren kontura) asmoz, 2002an Long Islandera joan ziren (NY). Urte bat geroago, Matty baxujolea taldean sartu zen, taldea erabat osatuz.

Haien lehen EP demoa grabatu eta tour bat hasi zuten Girls Gone Wild Rocks America tourrarekin, 2005ean. Horrela, haien lehen diska sortu zuten, Truth Is Currency, EMI Elements Recordsekin. Horri esker, 2005tetik aurrera etengabe izan dira alde batetik bestera, beste taldeen talde irekitzaile telonero bezala (Hinder, Sevendust...). Rev Theoryren “Slowburn” kanta, Truth Is Currency diskakoa, Mainstream Rock Tracks egindako sailkapenean 27. postuan agertu ziren.

2006an Hinder, Buckcherry eta Evanescerekin jo zuten eta urte berean Europatik zehar egon ziren hien abestiak zabaltzen.

2007an, Hinder eta Buckcherryrekin joan ziren biran, eta Papa Roachekin jotzeko aukera izan zuten.

2008an, taldeak haien izena Rev Theoryra murriztu zuen eta oso ezagunak egin ziren World Wrestiling Entertainmenti esker (WWE), haien ekitaldietan taldearen abestiak etengabe ipitzen baitzituzten. Ezagunenak honako hauek izan ziren: “Ligth up” eta “Hell Yeah”, ekitaldi ezberdinetan abesti ofizial bezala erabilitakoak. WWE-i esker, zenbait pertsonaia famatu agertu ziren haien bideoklipetan eta haien ahotsak “Voices” bezalako kantetan entzun ditzakegu. Urte horretan, Jägermeister Music Tourrean parte hartu zuten Hinder eta Trapten talde teloneroarentzat.

2009aren hasieran, Theory of a Deadmanekin eta Ten Second Epicekin bira bat egin zuten. Hilabete pare bat geroago, maiatzean, Buckcherry, Avenged Sevenfold eta Papa Roachekin berdin egin zuten, baina aurten talde garrantzitsuen artean kokaturik. Crue Fest 2.ean ere hartu zuten parte. Urte horretan, Rock on the Rangek elkarrizketa bat egin zion taldeari (http://app.synclive.com?show/29548) eta geroago, udan, irrati emanaldi batean egon ziren. Udazkenean Seether taldearekin jo zuten eta Breaking Benjaminekin batera aurkeztu ziren. Urrian tour bat egin zuten Lynyrd Skynyrdekin.

2010eko otsailean material berria prestatzen hasi ziren, haien estudioko hirugarren albuma izango denerako.

“Hell Yeah” abestia haien ezagunena dela esan genezake, azken boladan nahiko entzun baita eta Blue Mountain State telebistako seriearen hasierako abestia da gainera.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rich Luzzi - Ahotsa
  • Julien Jorgensen - Gitarra erritmikoa
  • Rikki Lixx – Gitarra nagusia
  • Matt McCloskey - Baxua, bigarren ahotsa
  • Dave Agoglia – Bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Truth Is Currency (Element One/Idol Roc/Bikiniwax, 2005) Revelation Theory bezala
  • Light It Up (Interscope Records, 2008) Rev Theory bezala. AEBetan 74. postuan agertu zen.

EP-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Revelation Theory EP (2004)
  • Acoustic Live from the Gibson Lounge (Interscope Records, 2009)

Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua U.S.
Main.
Rock
U.S. Rock Songs Albuma
2005 "Slowburn" 27 Truth Is Currency
2008 "Hell Yeah" 18 Light It Up
"Light It Up" 25
2009 "Far From Over" 15 36
2010 "Broken Bones" 34

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]