Reynaldo Benito Bignone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Reynaldo Benito Bignone.

Reynaldo Benito Bignone (Morón, Buenos Aires, Argentina, 1926) militarra eta politikaria da. Hainbat kargu izan zituen Videlaren diktaduraren garaian (1976-1983), eta Argentinako presidente ere izendatu zuten 1982an, Leopoldo Galtieriren ordez, Malvinetako gerraren porrotaren ondoren. Diktadura garaian militarrek egindako gehiegikeriak ezkutatzeko asmoa zuen dekretu bat sinatu zuen, baita militarrak amnistiatzeko legea ere. Diktadura ondorengo hauteskundeetara deitzeaz eta presidente zibilari (Raul Alfonsíni) boterea itzultzeaz arduratu zen, 1983an. Handik gutxira, atxilotu eta sei hilabetez preso eduki zuten, diktadura garaiko gerra zikinean parte hartu zuelakoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reynaldo Benito Bignone Aldatu lotura Wikidatan