Rhonda Fleming

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'Rhonda Fleming'
Rhonda Fleming
Datu pertsonalak
Izen osoa Marilyn Louis
Jaio 1923ko abutuaren 10a
Hollywood
Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Spiral Staircase (1945)
Spellbound (1945)
Out of the Past (1945)
While the City Sleeps (1956)
Webgunea [www.rhondafleming.com]
IMDB IMDBko fitxa


Rhonda Fleming, benetako izenez Marilyn Louis, zinema eta telebistan ibilitako aktore estatubatuarra da. Hollywooden jaio zen 1923ko abuztuaren 10ean. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan egin zituen lan interesgarrienak, eta 40 film baino gehiagotan aritu zen. "Technicolorraren erregina" deitu zuten, hain eder agertzen zen horrela egindako filmetan. [1] Gazte ekin zion zineman lan egiteari, eta hainbat filmetan figurazio txikiak eginda, Alfred Hitchcock zuzendariarekin aritzeko aukera izan zuen 1945eko Spellbound pelikulan. Urte berekoa da Robert Siodmakek sinatutako The Spiral Staircase, eta handik gutxira, Robert Mitchumen ondoan, Out of the Past (1947) zinema beltzeko klasikoan ere agertuko da. 1949an Bing Crosby abeslari eta aktorearen ondoan azaldu zen A Connecticut Yankee in King Arthur's Court musikalean, eta bertan kantatzen ere jardun zuen; Technicolorrean egin zune lehen lana izan zen[2]. Aipagarriak ere badira honako lan hauek: While the City Sleeps, (Fritz Lang, 1956), Dana Andrewsen ondoan; Slightly Scarlet, (Allan Dwan, 1956), John Paynerekin; Gunfight at the O.K. Corral (John Sturges, 1957), Burt Lancaster eta Kirk Douglas lagun; eta The Big Circus (Irwin Allen, 1959), Victor Mature eta Vincent Pricerekin. Flemingek egindako azken lana 1990eko Waiting for the Wind ekoizpena da. [3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Egitekoa
1943 In Old Oklahoma Dantzaria
1944 Since You Went Away Dantzaria
When Strangers Marry Treneko neska
1945 Spellbound Mary Carmichael
The Spiral Staircase Blanche
1946 Abilene Town Sherry Balder
1947 Adventure Island Faith Wishart
Out of the Past Meta Carson
1949 A Connecticut Yankee in King Arthur's Court Alisande La Carteloise
The Great Lover Alexandria dukesa
1950 The Eagle and the Hawk Mrs. Madeline Danzeeger
1951 Cry Danger Nancy Morgan
The Redhead and the Cowboy Candace Bronson
The Last Outpost Julie McQuade
Little Egypt Izora
Crosswinds Katherine Shelley
1952 Hong Kong Victoria Evans
The Golden Hawk Captain Rouge
1953 Tropic Zone Flanders White
Serpent of the Nile Cleopatra
Pony Express Evelyn Hastings
Inferno Geraldine Carson
Those Redheads from Seattle Kathie Edmonds
1954 Jivaro Alice Parker
Yankee Pasha Roxana Reil
1955 Cortigiana di Babilonia Semiramis
Tennessee's Partner Elizabeth "Duchess" Farnham
1956 Slightly Scarlet June Lyons
The Killer Is Loose Lila Wagner
While the City Sleeps Dorothy Kyne
Odongo Pamela Muir
1957 Gunfight at the O.K. Corral Laura Denbow
The Buster Keaton Story Peggy Courtney
Gun Glory Jo
1958 Bullwhip Cheyenne
Home Before Dark Joan Carlisle
1959 Alias Jesse James Cora Lee Collins
The Big Circus Helen Harrison
1960 The Crowded Sky Cheryl "Charro" Heath
La Rivolta degli schiavi Fabiola
1964 Pão de Açúcar
The Patsy Rhonda bera
1965 Una Moglie americana Nyta
1969 Backtrack! Carmelita Flanagan
1976 Won Ton Ton, the Dog Who Saved Hollywood Rhoda Flaming
1980 The Nude Bomb Edith Von Secondberg
1990 Waiting for the Wind

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rhonda Fleming Aldatu lotura Wikidatan