Ribe Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen Esbjerg udalerriko herria da. Danimarkako hiri zaharrena da.
Ribe 705-710 urteen inguruan sortua omen da, hala ere lehenengo aipamena 854 urtekoa da, edozein kasutan ere Danimarkako hiri zaharrena da. 860. urtean Hamburg-Bremengo artzapezpikua zen Ansgarrek Europa iparraldea kristautzeko misioan, Danimarkako erregeari eskatu zion Eskandinaviako lehenengo eliza kristaua Riben eraiki behar zela, izan ere Ribe baitzen inguruko merkatal mugimendu handiena zuen herria. Hala ere ez zen katedralik eta apezpikurik bertan izan 948 arte.
1460an bertan sinatu zen Ribeko Ituna. Bertan Kristian I.a Danimarkakoak eta hainbat noble alemaniarrek Schleswig-ko dukerri daniarra eta Holsteingo konderri alemaniarra bateratzea erabaki zuten, Danimarkaren menpe geldituko zen Hego Jutlandia (Sønderjylland) izenarekin.
1580ko iraliaren 3an sute itzela gertatu zen eta 11 kale eta 213 etxe erre ziren. 1634ko urriaren 11 eta 12an ekaitz batek sei metroko olatuak eragin zituen herria suntsituz. Ez zen 1976rarte dikerik eraiki itsasoari aurre egiteko. Katastrofe hauek gertatu arren, Ribeko alde zaharreko 100 etxe ondare nazional izendatuak daude.
2007an Esbjerg, Ribe eta Bramming udalerriek bat egin zuten Esbjerg udalerria eratuz.
Demografia [aldatu]
| Urtea |
Biztanleria |
| 1500 |
~5.000 |
| 1591 |
~4.500 |
| 1641 |
~3.500 |
| 1672 |
~2.000 |
|
| Urtea |
Biztanleria |
| 1769 |
1.827 |
| 1801 |
1.994 |
| 1850 |
2.984 |
| 1901 |
4.243 |
|
| Urtea |
Biztanleria |
| 1976 |
7.452 |
| 1981 |
7.646 |
| 1986 |
7.709 |
| 1990 |
7.636 |
|
| Urtea |
Biztanleria |
| 1996 |
8.105 |
| 2000 |
7.984 |
| 2001 |
8.031 |
| 2002 |
8.033 |
|
| Urtea |
Biztanleria |
| 2003 |
8.006 |
| 2004 |
7.990 |
| 2006 |
8.081 |
|
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Ribeko Katedrala (danieraz Ribe Domkirke): 1125 eta 1160 artean eraikitako eliza erromanikoa da. XIV mendean estilo gotikoan handitu zen. Berezia da bere kanpaidorrea, "Ekaitzen kanpaien dorrea" izenaz ezaguna, eta Dronning Dagmar ligger i Ribe syg (Dagmar erregina gaixorik dago Riben) melodia jotzen duena.
- Ribeko Vikingoen Museoa (Museet Ribes Vikinger)
- Ribeko Arte Museoa (Ribe Kunstmuseum)
Ribetar ezagunak [aldatu]
- Maren Spliid (1600-1641), Danimarkako sorginik ezagunena. Ribeko plazan erre zuten.
- Emil Christian Hansen (1842-1909), garagardogintza modernoaren aita.
- John Lauridsen (1959- ), futbol jokalaria.
Kanpo loturak [aldatu]