Ribeiro Couto

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:56, 16 apirila 2015

Rui Esteves Ribeiro de Almeida Couto (Santos, 1898ko martxoaren 12a - Paris, 1963ko maiatzaren 30a) Brasilgo idazlea eta diplomatikoa izan zen. Brasilgo idazle modernista nagusietako bat izan zen. Poesia eta kontakizun laburra landu zituen batez ere; kazetari ere izan zen eta, portugesez gainera, frantsesez ere idatzi zuen. Poesia-bilduma nagusiak: Um homem na multidão (1923, Gizon bat jendetzaren artean), Dia longo (1944, Egun luzea) eta Mar e rio (1952, Itsasoa eta ibaia). Kontakizun-lan nagusiak: O crime do estudante Batista (1922, Batista ikaslearen hilketa), O clube das esposas enganadas (1933, Tronpaturiko emazteen kluba) eta O largo da matriz (1940). Parisen, Marseillan, Holandan, Lisboan eta Belgraden egon zen kontsul.

Erreferentziak