Ricardo Alberdi (pilotaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Alberdi (pilotaria)
Bizitza
JaiotzaEtxebarria1965eko irailaren 1a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Ricardo Alberdi Aranburu, izengoitiz Alberdi I.a (Etxebarria, Bizkaia, 1965eko irailaren 1a) bizkaitar zesta-puntako aurrelari ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an egin zuen debuta Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.

Estatu Batuetan eta Euskal Herrian garatu zuen bere kirol-jarduna, eta ibilbide horretan zehar garaipen handiak erdietsi zituen: 1996. urtean Dania/Miami Showdows Torneoa eta Binakako Txapelketa irabazi zituen. 1997. urtean Florida Feds lehiaketan txapeldun suertatu zen. 1998. urtean, berriz, NAJF torneoa eskuratu zuen eta 1999an, besteak beste, Urrezko Zesta, Kontinenteen Arteko Txapelketa, eta Citrus Invitation txapelketa eskuratu zituen.

2007ko urtarrilean utzi zuen kirol profesionala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]