Ricardo Bastida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Bastida
Bizitza
JaiotzaBilbo1879ko abuztuaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1953ko urriaren 15a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Bilboko Udal Aurrezki Kutxak Sukarrietan eraiki zituen udalekuak.
Bilboko Alondegia.

Ricardo Bastida Bilbao (Zazpikaleak, Bilbo, Bizkaia, 1879ko abuztuaren 15a - ib., 1953ko urriaren 15a) arkitekto Bilbotarra izan zen.

Bastida Bilboko udal arkitektoa izan zen eta hiriak izandako arkitektorik famatuenetakoa. Hirian hainbat eraikin berri utzi zituen, eraikin singularrak eta etxebizitza soziala gehien bat. Horien artean, nabarmenak dira Solokoetxeko etxebizitza merkeak, eta Torremadariagako etxebizitza multzoa 1940ean.

Etxebizitza jorratzeaz aparte, 1920ko hamarkadan, gaur egun hirian dauden eskola publiko gehienak berak diseinatu zituen. Atxurikoa eta Indautxukoa dira nabarmenenak. Eraikin singularren artean Alhondiga eta Depositu Frankoaren eraikinak egin zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Artekalen jaio zen eta Zazpikaleetako bizilaguna izan zen. Bere aitak itsasgizon izateko ikasketak burutu zituen arren, matematika irakasle moduan egiten zuen lan, bere amak egiten zuen moduan. Sei seme-alabadun familia hartan Ricardo hirugarrena izan zen. Atxuriko eskolako ikasle izan ondoren eta irudigintza zein matematikan trebea izanagatik, behin batxilergoko ikasketak bukatuta, Bartzelonako arkitektura eskolan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Bertan Lluís Domènech i Muntaner izan zuen irakasle eta garaiko modernismo katalanaren loraldia zein Gaudíren lanak ezagutu zituen.[1]

Behin unibertsitatea bukaturik, Bilbora bueltan, bere maisu handia izandakoaren Severino Atxukarroren estudioan hasi zen lanean. Gutxira, Bilboko Udaleko arkitekto laguntzaile izendatu zuten. Lehen eskutik ezagutu zituen garai hartan garapen bidean zegoen Bilbok zituen behar zein arazoak. Hainbat estilotako obra zabal oparoa utzi zuen XX. mende hasierako arkitekto honek.[1]

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Duque Ingunza, Andoni; Ibañez Espinosa, Irantzu. (2023-02-01). «07.- Aldaera arkitektonikoak: Ricardo Bastida Bilbao. Aztarna estilistiko ezberdinen arkitektoa.» Bilbao 388: 7..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elias Mas Serra. Ricardo Bastida, un arquitecto para Bilbao. Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbo, 2001. (ISBN 84-8056-199-8)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]