Ricardo Güiraldes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Güiraldes

(1906)
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1886ko otsailaren 13a
Herrialdea Argentina
HeriotzaParis1927ko urriaren 8a (41 urte)
Heriotza modua: linfoma
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaColegio Nacional de Buenos Aires (en) Itzuli
Instituto Libre de Segunda Enseñanza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza
IMDB: nm0351514 Edit the value on Wikidata

Ricardo Güiraldes (Buenos Aires, 1886ko otsailaren 13a - Paris, 1927ko urriaren 8a) argentinar idazlea izan zen. Pampako zabaldietan hezitako umea izan zen. Mundu guztian barrena bidaiak egin zituen, eta Europako kultura bertatik ezagutu zuen. Poesia egiten hasi bazen ere, hitz lauz, eleberrigile eta ipuinlari gisa, nabarmendu zen. Martin Fierro izeneko taldean parte hartu zuen, eta Proa agerkaria zuzendu zuen J. L. Borgesekin batera. Güiraldesenak dira Raucho (1917), Rosaura (1922), eta Xamaica (1923) eleberriak, baina haren lan nagusia Don Segundo Sombra (1926) izan zen. Sinbolismoz betetako eleberri autobiografiko hori Pampan girotua dago eta gautxoen bizimodua deskribatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Güiraldes Aldatu lotura Wikidatan