Ricardo García Damborenea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ricardo García Damborenea
Datu pertsonalak
Izen osoa Ricardo García Damborenea
Jaio 1940ko otsailaren 6a (73 urte)
Madril ( Espainia)

Ricardo García Damborenea[1] (Madril, 1940ko otsailaren 6a) euskal politikari eta medikua da.

Biografia [aldatu]

Medikuntza-ikasketak egin zituen Bilbon, eta Gurutzetako Ospitaleko nefrologia-arduraduna izan zen.

1980. urteaz gero politikagintzan jardun zuen. PSOEko kidea, Bizkaiko Idazkari Nagusia zela, "Demokrazia Sozialista" izeneko adarraren buruzagia izan zen eta euskal abertzaletasuna gogor kritikatu zuen. Hainbat kargu politikoren ardura izan zuen, besteak beste Eusko Legebiltzarrean eta Espainiako Diputatuen Kongresuan.

1987an Euskal Herriko epaileek ETAren eta Herri Batasunaren alde jokatzen zutela salatu zuen, eta adierazpen horien ondorioz dimisioa eman behar izan zuen. PSOEren barruan joera bat sortu zuen, Democracia Socialista izenekoa, gobernu sozialistaren politika sozialaren eta ekonomikoaren kontrako iritzia azaldu zuena eta sindikatuekin liskarrak sortu izana gobernuari leporatu ziona. PSOEko buruzagitzak Democracia Socialista desegiteko eta Damborenea alderditik kanporatzeko erabakia hartu zuen. García Damboreneak bere alderdia sortu zuen, baina hauteskundeetan arrakastarik lortu ez zuenez, alde batera utzi zuen politika 1994 arte. Ondoren, Espainiako Alderdi Popularrera hurbildu zen.

1998ko maiatzaren 25ean Segundo Mareyren bahiketan (GAL talde armatuaren ekintza izan zen) parte hartu izanagatik kondenatua izan zen. Justiziari lagundu ziola eta, laster atera zen kartzelatik.

2000. urtean, Uso de razón izeneko saiakera argitaratu zuen.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia Danborenea onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.