Riccardo Muti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Riccardo Muti

Italiar orkestra-zuzendaria (Napoli, 1941). Napoliko Kontserbatorioan egon ondoren, Milanera joan zen orkestra-zuzendaritza ikastera Antonino Vottorekin Giuseppe Verdi kontserbatorioan. 1971n egin zen ezagun Donizettiren Don Pasquale lana zuzentzen Salzburgoko jaialdian. Hurrengo urtean, Florentzian, Rossiniren Gillermo Tell lanaren lehenengo bertsio osoa zuzendu zuen. 1973-1982 urteetan, musika-zuzendari bihurtu zen Flontziako Maggio Musicale jaialdian eta Orkestra Filarmonikoan. Garai horretan, Filadelfiako orkestrarekin lan egin zuen eta 1980tik 1992ra hango zuzendari izan zen. Riccardo Mutik arrakasta handia izan du Vienan eta Londresen, batez ere Verdiren lanekin. 1986an, Claudio Abbadoren ordezkari izendatu zuten Milango Scalan, eta hango orkestra filarmonikoaren zuzendaria izan zen urte askotan. 2010ean New Yorkeko Metropolitan operan egin zuen debuta eta Chicagoko orkestra sinfonikoaren ardura hartu zuen. Sari ugari ditu Mutik: Italiako errepublikako Meritu Ordena (1990), Frantziako Ohorezko Legioa (2010), Arte kategoriako Asturiasko Printzea Saria (2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Riccardo Muti Aldatu lotura Wikidatan