Rich Kids on LSD

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rich Kids on LSD


Datuak
Jatorria Santa Barbara (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika mota Hardcore punk
Urteak 1982 - 1990, 1992 - 1996, 1997 - 2006
Diskoetxeak Mystic Records
Epitaph Records
Webgunea www.rkl.com
Taldekideak
Chris Flippin
Jason Sears
Chris Rest
Joe Raposo
Boz Rivera
Barry Ward
Anthony "Bomer" Manzullo
Dave Raun
Vince Peppars
"Alpo"
Derrick Plourde

Rich Kids on LSD edo RKL, Kalifornian (Estatu Batuak) sortutako Hardcore taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadan, Santa Barbarako bost lagunek sortu zuten taldea. Hauek, Punk musika eta Skatean ibiltzea gogoko zuten. Taldea sortu eta San Frantziskora joan ziren, bertan punk eszena zabalagoa zegoelako. Bertan, etxe bat okupatu zuten eta horrela sortu zen RKL taldea.

80ko hamarkada osoan zehar eta 90ko hamarkada hasieran zehar formazio aldaketa ugari izan zituen taldeak. Denbora honetan, disko ugari atera zituzten. Lehenak (Nardcore, It´s a Beatiful Feeling, Keep Laughing), hardcore punk azkarrez eginiko kantuekin ostau zituzten. Baina denborarekin, eboluzio musikal sakon bat jaso zuten beraien kantuetan, abestiak asko sakonduz. Tarte honetan ere, Europatik biran ibiltzeko aukera eman zien. Bira hauetako batean, Berlingo hirian emandako bi kontzerturen zuzeneko emanaldiak, diska batean bildu zituzten (Double live in Berlin).

1990 eta 1992 urte artean, taldeak geldiune bat izan zuen. Jason Sears abeslariak taldea utzi zuen eta bere ordez, Anthony "Bomer" Manzullo hasi zen abesten, bateria lanak beste kide bati utziz. Bomer abeslari moduan, Reactivate diska kaleratu zuten 1993.urtean.

Hala ere, 1994ean, Jason Sears taldera itzuli zen egiten ari ziren Europar bira amaitzeko. Jasonen itzulerarekin batera, Riches to Rags, beraien estudioko azken lana kaleratu zuten. 1996. urtean, taldeak beste geldiune bat izan zuen, bertako partaideek beste talde batzuekin proiektu berriak zituzten eta. Baina urtebete beranduago eta formazio berriarekin, taldea zuzenekora itzuli zen.

2005eko Martxoaren 30ean, momentu horretan RKL-ko baterijolea zen Derrick Plourdek (Lagwagon, Bad Astronaut, Jaws...) bere buruaz beste egin zuen.

2005eko Abenduaren 12an, taldeko baterijole originala zen Richard Anthony Manzullo bere Summerlandeko (Kalifornia) etxean hilik aurkitu zuten. Heriotzaren arrazoia, bihotzeko bat izan zen. Bomer, urteak zeramatzan drogen aurkako borrokan.

2006ko Urtarrilaren 31ean, Jason Sears, Tijuanan (Mexiko) hil zen. Dexintoxikazio zentru batean zegoela hil zen. Jasonen heriotzarekin, RKL-ren etorkizuna hairean gelditu zen.

Azken urte hauetan, RKLren itzulerarekin espekulazio asko egin dira. Hasiera batean, RKLAOKE izeneko ikuskizun bat egingo zenaren zurrumurrua zabaldu zen. Bertan, taldeko kideek jotako abestiekin, karaoke bat egiteko aukera izango zen. Bertan ateratako dirua, Jason Searsen seme-alabentzat izango zen. Baina hau ez zen gauzatu.


Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982 - 1985[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Sears (†) - Ahotsa
  • Alpo - Gitarra
  • Chris Rest - Gitarra
  • Vince Peppars - Bajua
  • Anthony "Bomer" Manzullo (†) - Bateria

1985 - 1987[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Sears (†) - Ahotsa
  • Barry Ward - Gitarra
  • Chris Rest - Gitarra
  • Vince Peppars - Bajua
  • Anthony "Bomer" Manzullo (†) - Bateria

1987 - 1990[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Sears (†) - Ahotsa
  • Barry Ward - Gitarra
  • Chris Rest - Gitarra
  • Joe Raposo - Bajua
  • Anthony "Bomer" Manzullo (†) - Bateria

1992 - 1993[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anthony "Bomer" Manzullo (†) - Ahotsa
  • Barry Ward - Gitarra
  • Chris Rest - Gitarra
  • Joe Raposo - Bajua
  • Dave Raun - Bateria

1993 - 1996[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Sears (†) - Ahotsa
  • Barry Ward - Gitarra
  • Chris Rest - Gitarra
  • Joe Raposo - Bajua
  • Dave Raun - Bateria

1997 - 2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jason Sears (†) - Ahotsa
  • Chris Flippin - Gitarra
  • Chris Rest - Gitarra
  • Anthony "Bomer" Manzullo (†) - Bajua
  • Joe Raposo - Bajua
  • Boz Rivera - Bateria
  • Derrick Plourde (†) - Bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Still Flailing After All These Beers (1997). VHS.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]