Richard Anuszkiewicz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Richard Anuszkiewicz (Erie, Pennsylvania, AEB, 1930eko maiatzaren 23a) estatubatuar margolari eta grabatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josef Albers, kolorearen teoria zorrotzenaren eta eraginkorrenaren sortzailea, izan zuen irakasle Yaleko Unibertsitatean. 1960an egin zuen gaur egun Op Art edo arte optikoa izenez ezagutzen den joerako lehen erakusketa, New Yorkeko The Contemporaries Galleryn.

1965ean, bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorkeko Siney Janis galeria ospetsuan. Urte berean, MOMA Arte Modernoko Museoko The Responsive Eye erakusketan parte hartu zuen. Ordurako, Op Art mugimenduaren liderra zen Anuszkiewicz. Harrezkero, etengabe egin ditu erakusketak.

Mundu osoko hirurogeita hamar museotan baino gehiagotan daude ikusgai haren lanak, besteak beste, New Yorkeko MOMAn, Albright-Knox Arte Museoan, Chicagoko Arte Institutuen, Hirshhorn Museoan eta Metropolitan Museum of Art museoan. 1997an, atzera begirako erakusketa mugikorra jarri zuten ikusgai Alemanian, Suitzan eta Austriako zenbait hiritan. Arte optikoaren estetikaren jarraitzaile izaki, lilura optikoa lantzen du, mugimenduaren lilura sortzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]