Richard Avedon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Avedon.

Richard Avedon (New York, AEB, 1923 - Texas, AEB, 2004) estatubatuar argazkilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urte zituela, filosofia-ikasketak utzi eta argazkilaritzan hasi zen. Hurrengo urtean Harper´s Bazaar moda-aldizkari ospetsuan plazaratu zituen bere argazkiak, eta 21 urterekin arras ezaguna bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren New Yorkek hartu zuen Parisen lekua modaren alorrean, eta Avedon izan zen aldaketa horren argazkilaria. Erretratua ongi menderatzen zuen, eta 1959an Behaketak erretratu-liburua argitaratu zuen, Truman Capoteren testuarekin. Hala ere, nahiago zuen moda-argazkia. Haren estiloa (librea, estudiotik kanpo, kale gorrian) argazkilari belaunaldi baten eredu izan zen. 1950eko hamarkadan Parisera jo zuen, moda-argazkiak egitera betiere.

60ko hamarkadan, berriz, estudio barruko argazkilaritzari ekin zion, eta horretan ere bere estiloa sortu zuen: fondo zuria beti eta argi asko. Hurrengo urteetan erabat aldatu zuen gaiez eta estiloz: bere aitaren heriotza argazkitan jaso ondoren, Far Westeko bizimodua desmitifikatzeari ekin zion (meatzari, langile eta langabeen argazkiak), eta Vietnamgo gerrak eragindako ondorioak jaso zituen (napalmak erretakoen argazkiak, psikiatrikoko gaixoak).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Avedon Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]