Richard Donner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Donner

(1979)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Donald Schwartzberg
JaiotzaBronx1930eko apirilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2021eko uztailaren 5a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lauren Shuler Donner  (1985 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, executive producer (en) Itzuli, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak

IMDB: nm0001149 Allocine: 1907 Rottentomatoes: celebrity/richard_donner Allmovie: p88048 Edit the value on Wikidata

Richard Donner (New York, 1930eko apirilaren 24a, - Los Angeles, 2021eko uztailaren 5a), Richard Donald Schwartzberg jaioa, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea izan zen. 1970eko eta 1980koko Hollywoodeko filmik arrakastatsuenetako batzuk zuzendu zituen, hala nola, The Omen, Superman, The Goonies eta Lethal Weapon.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Donner New Yorken sortu zen, 1930eko apirilaren 24an. Bere belaunaldiko zinemagile asko bezala, telebistan eman zituen lehen pausoak eta, 1960an hasita, hainbat telesail ikonikoetako atalak zuzendu zituen: The Twilight Zone, Perry Mason, Get Smart, The Fugitive, Ironside, Kojak...[1]

1976an, berriz, zinemarako jauzia egin zuen beldurrezko ekoizpen handi batekin: The Omen. The Exorcist filmak urte batzuk lehenago izandako oihartzuna baliatu nahi zuen filmak, eta Gregory Peck eta Lee Remick izan zituen protagonista. Filmak arrakasta izan zuen, baina askoz handiagoa izan zen handik bi urtera Superman-ekin lortutako oihartzuna. Ekoizpenak 55 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen, 300 berreskuratu zituen mundu osoan eta, gainera, bidea eman zien Superman superheroiaren pertsonaian oinarritutako eta Christopher Reevek protagonizatutako hainbat filmi.[1]

1980ko hamarkadan, arrakastari eutsi zion Ladyhawke abenturazko film erromantikoarekin, The Goonies komediarekin eta, batez ere, Lethal Weapon film sailarekin. Gerora zuzendu zituen Scrooged, Charles Dickensen Eguberrietako ipuina-ren moldaketa (1988) Maverick umorezko westerna (1994), Assassins (1995) eta 16 Blocks (2006), bere azkeneko lana.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Zuzendaria Ekoizlea Oharrak
1961 X-15 Bai Ez
1968 Salt and Pepper Bai Ez
1969 Lola Bai Ez
1976 The Omen Bai Ez
1978 Superman Bai Ez
1980 Inside Moves Bai Ez
1982 The Toy Bai Ez
1985 The Goonies Bai Bai
Ladyhawke Bai Bai
1987 Lethal Weapon Bai Bai
1988 Scrooged Bai Bai
1989 Lethal Weapon 2 Bai Bai
1992 Radio Flyer Bai Ez David Mickey Evans ordeztu zuen
Lethal Weapon 3 Bai Bai
1994 Maverick Bai Bai
1995 Assassins Bai Bai
1997 Conspiracy Theory Bai Bai
1998 Lethal Weapon 4 Bai Bai
2002 Tales from the Crypt: Ritual Ez Bai Avi Nesherrek zuzendua
2003 Timeline Bai Bai
2006 16 Blocks Bai Ez
Superman II: The Richard Donner Cut Bai Ez Superman II-ren Richard Donnerren bertsioa

Ekoizle exekutiboa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Lizarralde, Mikel. Richard Donner hil da, 'Superman', 'The Omen' eta 'Lethal Weapon'-en zuzendaria. Berria, 2021eko uztailak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-3).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]