Richard Smalley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard E. Smalley» orritik birbideratua)
Richard Smalley

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Errett Smalley
JaiotzaAkron1943ko ekainaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAkron
HeriotzaHouston2005eko urriaren 28a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: chronic lymphocytic leukemia (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea 1973) Doktoretza : kimika organiko
Hope College (en) Itzuli
Southwest High School (en) Itzuli
Michigango Unibertsitatea 1965) Zientziatan graduatua : kimika
Chicagoko Unibertsitatea
Southwest Early College Campus (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, katedraduna eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)Rice Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Fisika Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

IMDB: nm2218951 Find a Grave: 12254050 Edit the value on Wikidata

Richard Errett Smalley (Akron, Ohio, 1943ko ekainaren 6a - Houston, 2005eko urriaren 28a) estatubatuar kimikari eta fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michigango Hope Collegen egin zituen kimikako lehen ikasketak; Michigango Unibertsitatean eskuratu zuen lizentzia 1965ean, eta handik zortzi urtera doktore izendatu zuten Princetongo Unibertsitatean. Ondoren irakasle gisa lan egin zuen, eta 1981ean katedra eskuratu zuen. 1973an Chicagoko Unibertsitatera aldatu zen Smalley, eta 1976an Houstongo Rice Unibertsitatean hasi zen irakasle eta ikerketa-buru gisa. Smalleyk eta haren lankide Robert F. Curlek atomoek zenbait sustantziaren multzo txikietan duten egoera ikertu zuten. Smalleyk laser izpien bidez gaiak lurruntzeko sistema bat asmatu zuen, zeinaren bidez lurrundutako atomoek berak kontrolatzeko moduko multzoak osatzen zituzten, eta horrela gaiei buruzko ikerketak egin zitzaketen. 1984an Kroto zientzialariak sistema hura karbonoarekin erabiltzeko proposamena egin zion. Horrela, egitura esferikoak osatzen dituzten karbonozko atomo sail berri bat, fullereno izenekoa, aurkitu zuen Smalleyk, eta kimikaren baitan alor berri bat sortu zuen. Aurkikuntza horri esker Kimikako Nobel Saria eman zieten Smalley, Kroto eta Curl zientzialariei 1996an. Harrezkero, fullerenoen egituren inguruko lanak egiten jarraitu dute, eta erakutsi dute posible dela atomo espezifikoak txertatzea egitura horietan; aurkikuntza horri esker ate berriak zabaldu dizkiote industrian eta medikuntzan duten aplikazioari. 1997an Rice Unibertsitateko Nanoeskalen Zientzia eta Teknologia Zentroko zuzendari izendatu zuten. 2005. urtean hil zen Houstoneko M.D. Anderson Cancer Center ospitalean leuzemia baten ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]