Richard Neville, Warwickeko 16. kondea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:44, 21 azaroa 2014

Txantiloi:Agintari infotaula Richard Neville, Warwickeko 16. kondea (?, 1428ko azaroaren 22a - Barnet, Hertfordshire, 1471ko apirilaren 12a), izengoitiz Warwick Erregegilea (ingelesez: Warwick the Kingmaker) deitua, aitoren seme, administrari eta militar ingelesa izan zen.

Bizitza

Bi Arrosen Gerran York etxearen alde, eta Henrike VI.aren eta Lancaster etxearen kontra jardun zuen. Saint Albanseko Guduan garaipena lortu zuen, eta Northamptongo Guduan Henrike VI.a erregea garaitu eta atxilotu zuen; azkenik York etxea hautatu zuten erregetzarako.

Henrike VI.a errege ohiaren osteek, ordea, Yorkeko dukea menderatu zuten eta Warwickek ihes egin behar izan zuen. Londresera itzuli zenean, Yorkeko seme Eduardo IV.ak errege izendatu zuen bere burua (1461), eta Margarita Anjoukoaren armadari nagusitu zitzaion. Eduardo IV.a errege berriak ohorez hartu zuen Warwick, baina honen esanaren kontra, Elizabeth Woodvillerekin ezkondu izanagatik, Margarita Anjoukoaren zerbitzuan jarri zen Warwick, eta Henrike VI.a izendarazi zuen berriro errege. Azkenik, Eduardoren osteek garaitu eta hil zuten Warwick.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Neville, Warwickeko 16. kondea Aldatu lotura Wikidatan