Richard Parkes Bonington
Wikipedia(e)tik
Richard Parkes Bonington (Arnold, Nottingham, Ingalaterra, 1801 - Londres, Ingalaterra, 1828) pintore eta litografo ingelesa izan zen.
Biografia[aldatu]
Frantzian ikasi zuen, Antoine-Jean Gros pintorearekin. Delacroixen laguna ere izan zen. 1826. urtean Veneziara jo zuen, eta nabaria da bere lanetan margolari veneziarren eragina. San Marko Plaza, Versallesko Lorategia eta Margarita Nafarroakoaren erretratua dira bere lanik ezagunenak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.