Richard Rodney Bennett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Rodney Bennett
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Rodney Bennett
JaiotzaBroadstairs1936ko martxoaren 29a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaNew York2012ko abenduaren 24a (76 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Music
Leighton Park School (en) Itzuli
St Ronan's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-irakaslea, jazz musikaria, piano-jotzailea eta soinu banda konpositorea
Enplegatzailea(k)Royal Academy of Music
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0005961 Allocine: 42621 Allmovie: p81419 TCM: 13919 TV.com: people/richard-rodney-bennett
Spotify: 0x18ovS0dAzgGlZOWuc52W Musicbrainz: 2ca98ac1-62f0-4cdc-89ad-9d4b7602440a Songkick: 372498 Discogs: 435388 Allmusic: mn0000945408 Find a Grave: 102700997 Edit the value on Wikidata

Richard Rodney Bennett (Broadstairs, Kent, Ingalaterra, 1936ko martxoaren 29a - 2012ko abenduaren 24a) britainiar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Howard Ferguson eta Pierre Boulez musikagileekin ikasi zuen, Londresko Royal Academy of Musicen eta Parisen.

Telebistarako eta zinemarako musika idatzi zuen. Besteak beste, Bennett da film hauetako musikaren egilea: Joseph Loseyren Enigmaren giltzarria (1959), Sidney Lumeten Orient Expresseko hilketa (1974) eta Mike Newellen Lau ezkontza eta hileta bat (1994).

1960tik 1970era, opera idatzi zuen, hala nola The Mines of Sulphur (1965), A Penny for a Song (1966), All the King´s Men (1968) eta Victory (1970). Horretaz gainera, ganbera-musika, kontzertuak, balletak, sinfoniak eta ahots bakarrerako zein abesbatzetarako musika idatzi zuen. Obra horien artean, aipagarriak dira Oboerako kontzertua (1970), Orkestrarako kontzertua (1973), Music for Strings (1978), Spells (1975), Isadora balleta (1981), Syrinx (1982-1986), 3. Sinfonia (1987) eta Tronpetarako kontzertua (1993).

Musika herrikoia eta jazza jo zituen pianoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]