Richard Willstätter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Willstätter

(Jaiotza-izena: Richard Martin Willstätter) Alemaniar kimikaria (Karlsruhe, Alemaniar Inperioa, 1872 - Muralto, Locarno, Suitza, 1942). Munichen, Zurichen eta Berlinen irakasle izan zen. Kimika organikoko lanetan jardun zuen, batez ere; landareen klorofilari eta pigmentuei buruzko ikerketak egin zituen. Alkaloideen egitura eta klorofilaren osaera kimikoa zehaztu zituen, eta klorofilaren eta hematinaren egituren arteko antzekotasuna frogatu zuen; klorofilak fotosintesian duen eginkizuna eta landareek karbono dioxidoa nola hartzen duten azaldu zuen. 1915ean Kimikako Nobel saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Willstätter Aldatu lotura Wikidatan