Ricky Rubio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ricky Rubio
Ricky Rubio
Datu pertsonalak
Izen osoa Ricard Rubio Vives
Ezizena Ricky Business
Jaio 1990eko urriaren 21a (23 urte)
El Masnou, Bartzelona (KataluniaKatalunia)
Garaiera 1,92 m.
Pisua 86 kg.
Ibilbidea
Draft NBA 1. erronda (5.a) 2009: Minnesota Timberwolves
Kluba Regal FC Barcelona
Liga ACB
Posizioa Antolatzailea
Lorpenak
EuroBasket (2009)

Ricard Rubio Vives (El Masnou, 1990eko urriaren 21a) saskibaloi jokalaria da. Gaur egun FC Barcelonan jokatzen du, antolatzaile lanetan. Minnesota Timberwolvesek ditu Rickyren NBA eskubideak.

192 zentimetroko garaiera du; hala ere, beso-luzeragatik (206 zentimetro) nabarmentzen da. Bere beso-luzerari esker defentsa ona egiten du, eta maiz lapurtzen du baloia.

Estatu Batuetan, Rickyren jokatzeko modua Peter Maravichekin konparatzen dute, eta gainera fisikoki oso antzekoak dira. Rickyren anaia Marc Rubiok bi urte gehiago dauzka, eta Joventuteko behe-mailetan jokatzen du.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urte arte futbolean jokatu zuen, baina geroago saskibaloira jo zuen.

Espainiako saskibaloian marka bat lortu zuen, ACB ligan debutatzen jokalaririk gazteena izan zelako, 2005. urtean C.B Granadaren aurkako partidan hain zuzen ere. Granadako partida hartan bost minutuz jokatu zuen, bi puntu saskiratu zituen, asistentzia bat eman zuen eta bi baloi berreskuratu zituen. Joventutek irabazi zuen. Emaitza 72-82 izan zen.

FC Barcelona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barcelonak milioi asko ordaindu zuen Rickyrengatik, 3,7 milioi euro hain zuzen ere. Tentsio handia izan zen, eta horregatik Penya eta jokalaria elkarrengandik urrundu ziren. Horren guztiaren ondorioz, Joventut eta Ricky Rubioren arteko harremana hautsi zen. Izan ere, Kataluniako bi talde horien arteko lehia handia da, eta Rickyk Joventuten arerio nagusira jo zuen azkenean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricky Rubio Aldatu lotura Wikidatan