Rigako golkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Riga Golkoaren mapa

Rigako Golkoa (letonieraz Rīgas Jūras līcis, estonieraz Liivi Laht) Letonia eta Estonia artean, Itsaso Baltikoan dagoen badiaren izena da.

18.000 km 2ko azalera du eta 54 mko sakonera maximoa. Saaremaa Uharteak (Estonia) ia-ia barne laku bat izatea dakar. Erdian dagoen Ruhnu Uhartea ere Estoniaren parte da.

Hiririk garrantzitsuenak Riga eta Pärnu dira. Ibai garrantzitsuenak Daugava, Lielupe eta Gauja dira. Salaca ibaia, txikiagoa bada ere, Estoniarekin mugatik gertu isurtzen ditu bere urak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rigako golkoa Aldatu lotura Wikidatan