Rigoberta Menchú

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rigoberta Menchú.

Rigoberta Menchú Tum (Uspantan, Quiché, 1959ko urtarrilaren 9-) indiarren eta giza eskubideen aldeko Guatemalako kitxe borrokalaria da. 1992an Bakearen Nobel saria eman zioten. Mundu osoan ibilia da herri indiarren eta giza eskubideen alde lanean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indigena kitxe-maia da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótojaren alaba. 1979an CUC (Comité de Unidad Campesina) taldearen sortzaileetako bat izan zen. 1980an Guatemalako poliziak Vicente Menchú, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, erail zuen. Rigoberta ondoko urtean erbesteratu zen. Bere bizitzan zehar, bai Guatemalan, baita nazioartean ere, gizarte borroketan parte hartu du aktiboki.

2007an Guatemalako Lehendakaritzarako hauteskundetan parte hartu zuen WINAQ eta Encuentro por Guatemala ezkerreko zerrendan baina oso atzean gelditu zen, botoen %3,09 botoekin. Nahiz eta jasotako porrota 2011an WINAC alderdiak, beste indarrekin batera, lehen hautagai gisa aukeratu zuen Frente Amplio de Guatemala koalizioan.[1]

1982an Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia liburu autobiografiko ospetsua argitaratu zuen.

1992an Bakearen Nobel Saria eman zioten.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rigoberta Menchú Aldatu lotura Wikidatan