Rigoberta Menchú
Rigoberta Menchú Tum (Uspantan, Quiché, 1959ko urtarrilaren 9-) giza-eskubideen aldeko ekintzaile guatemalarra da.
Indigena kitxe-maia da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótoja’-ren alaba. Aita, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, 1981ean erail zuten. Urte hartan bertan erbesteratu zen Rigoberta. Bere bizitzan zehar bai Guatemalan baita nazioartean ere gizarte borroketan parte hartu du aktiboki. 2007an Guatemalako Lehendakaritzarako hauteskundetan partu hartu zuen WINAQ eta Encuentro por Guatemala ezkerreko zerrendan baina oso atzean gelditu zen, botoen %3,09 botoekin. Nahiz eta jasotako porrota 2011an WINAC alderdiak, beste indarrekin batera, lehen hautagai gisa aukeratu zuen Frente Amplio de Guatemala koalizioan.[1]
1982an Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia liburu autobiografiko ospetsua argitaratu zuen.
1992an Bakearen Nobel Saria eman zioten.
Bibliografia [aldatu]
- Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia. Elizabeth Burgosekin batera. Mexiko: Siglo XXI, 2007. ISBN 9789682313158.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Rigoberta Menchu Tum Fundazioaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Rigoberta Menchúk Nobel Saria jasotzerakoan eginiko diskurtsoa
- (Ingelesez) Nobel Sarien web ofizialeko biografia
- (Gaztelaniaz) "Ya no deseo estar en la vitrina". Mexikoko Excelsior egunkarian jasotako elkarrizketa, 2007ko martxoaren 23an.