Rigoletto
Wikipedia(e)tik
Titta Ruffo Rigolettoren paperean.
Sherrill Milnes (protagonista) eta Maddalena Bonifaccio (Gilda) III. zatian, Buenos Airesko Colón Antzokian 1970ean.
Rigoletto hiru zatitan banatutako opera bat da, Giuseppe Verdiren musika eta Francesco Maria Piaveren libretoa duena, Victor Hugoren Le Roi s'amuse antzezlanean oinarritua dagoena. 1851ko martxoak 11n estreinatu zen Veneziako La Fenice antzokian.
Pasio, engainu, intzestu eta mendekuari buruzko drama bat da, protagonista bezala Rigoletto duena, Mantuako dukerriko gorteko bufoi konkorduna.
Pertsonaiak[aldatu]
- Mantuako dukea (tenore lirikoa
- Rigoletto, dukearen bufoia (baritono dramatikoa
- Gilda, Rigolettoren alaba (soprano lirikoa edo soprano arina)
- Giovanna, Gildaren dontzeila (mezzosopranoa)
- Sparafucile, sikarioa (baxua)
- Maddalena, Sparafucileren arreba (mezzosopranoa edo kontraltoa)
- Monterone kondea, noblea (baritonoa)
- Ceprano kondea, noblea (baxua)
- Marullo, gortetarra (baritonoa)
- Borsa (baritonoa)
- Gortetar, zerbitzari eta konpartsen korua
Istorioa Italiako Mantua hirian gertatzen da XVI. mendean.