Rikardo Arregi saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak
2011ko edizioko saridunak.
SaritutakoaKazetaritza sariak (Kazetaritza sari nagusia, Komunikazio saria, Bazetari berria, Epaimahaiko sari berezia, Ohorezko mugarria)
BabesleaCAF, Elhuyar Fundazioa
KokalekuaAndoain
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa1989
Webgune ofizialarikardoarregikazetaritzasaria.eus
Rikardo Arregi

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoaingo udalak urtero antolatzen dituen sariak dira, Rikardo Arregi kazetariaren omenez. Lehen edizioa 1989an izan zen. Sarien helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Horretarako, hainbat ataletan banatu izan dira urtean zehar egindako lanak, nahiz eta 1998tik aurrera Sari Nagusia eta Kazetari berria saria finkatu diren, baita edizio batzuetan Ohorezko Aipamena, Aipamen berezia, eta Epaimahaiaren Sari berezia ere.

Sariari Euskal "Pulitzerra" deitu izan zaio[1].

Rikardo Arregi sariko irabazle batzuk[2]

Saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak banatzeko kategoriak birritan berrantolatu dire (2005ean eta 2018an) behean hiru taulatan aurkezten dira saridunak. (1989-2005, 2006-2017 eta 2018tik aurrera).

Hauek dira 2016tik aurrera emandako sariak:[3]

Sarituen zerrenda
Urtea Kazetaritza saria Komunikazio saria Ohorezko mugarria
2023[4] Bideak podcasta (Jon Telleria eta Goizeder Taberna) Lore Hostoak podcasta (Ekain Perez) Menane Oxandabaratz
2022 Miel A. Elustondo Enpresabidea.eus Patxi Baztarrika eta Elixabete Garmendia
2021 Beñat Zaldua BASILIKA podcast-a

(Irati Urrestarazu, Sahatsa Jauregi, Gorka Bereziartua, Beñat Sarasola, Jone Uriarte, Lur Olaizola, Kepa Matxain, Jon Urzelai, Pablo Marte, Oihane Iraguen, Enrike Hurtado, Ainhoa Urien, Maider Arregi, Mijo Lizarzaburu)

2020 Arantxa Arza eta Felix Zubia (Osasun Etxea, Euskadi Irratia) CodeSyntax (Egunean behin)
2019 Kanaldude Ttap aldizkari digitala
2018 Anaitasuna, Zeruko Argiatik ARGIAra, Ttipi-Ttapa, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, EITB, Elhuyar aldizkaria, Euskaldunon Egunkaria, Euskal Irratiak, Eibar.org, Goiena

Hauek dira 2006tik 2017ra bitarte emandako sariak:[3]

Sarituen zerrenda
Urtea Sari Nagusia Epaimahaiaren Sari Berezia Kazetari berria saria Ohorezko mugarria
2017 Goiena Telebistako Kulturrizketak saioa Iñigo Astiz,

Maite Mutuberria

2016 Sustrai Colina,

Unai Oiartzun Amagoia Gurrutxaga (Komunikazio saria)

2015 Julen Iriondo Martinez de Zuazo Mikel Ibargoien, Iñigo Astiz Samara Velte
2014 Beñat Zamalloa Eider Goenagak koordinatutako taldea Garikoitz Goikoetxea
2013 Berria egunkariko kirol saila eta Interneteko edizioko arduradunak,

Lander Arbelaitz (Aipamen berezia)

Ainara Argoitia Alex Gurrutxaga Euskalerria Irratia,

Berria Kazeta

2012 Miren Garate Beranduegi telebista Mattin LarzabalenaSautrela
2011 Goiena Komunikazio Taldea,

Erlea aldizkaria (Aitormen berezia)

Ainhoa Oiartzabal Igone Fernandez Mariezkurrena Miren Jone Azurza,

Ignazio Arregi

2010 Baleike aldizkaria Imanol Murua Uria Beñat Sarasola ARGIA aldizkaria
2009 Olatz Simon Euskadi Irratiko Kostaldeko Trena irratsaioa Gorka Bereziartua Mitxelena Ttipi-ttapa komunikazio-egitasmoa
2008 Xabier Usabiaga Oiarzabal Bizkaia Irratia,

Bizkaie! agerkari digitala

Lander Arbelaitz Mitxelena Jose Mari Iriondo Unanue
2007 Arantxa Iturbe Maiz Josu Martínez Martínez Mikel García Idiakez Joan Mari Torrealdai Nabea
2006 Imanol Murua Uria Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazio arloko profesionalen lan taldea Ekaitz Agirre Intxausti

Saria 1989an sortu zenetik 2005ra arte izan ziren saridunen zerrenda bat argitaratu zuten antolatzaileek.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Zeintzuk dira argazkiko horiek?" (Pako Aristi)
  2. «Rikardo Arregi sariko irabazle batzuk» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).
  3. a b «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  4. «Bideak eta Lore hostoak podcastek irabazi dute Rikardo Arregi saria» Berria 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  5. Rikardo Arregi sariko irabazleak urtez urte (1989-2005). .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]