Rikardo II.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:55, 25 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Rikardo II.a Ingalaterrakoa (Bordele, Akitaniako dukerria, 1367ko urtarrilaren 6a – Pontefract gaztelua, Mendebaldeko Yorkshire, Ingalaterra, 1400ko otsailaren 14a) Ingalaterrako erregea izan zen 1377 eta 1399 bitartean.

Bizitza

Eduardo, Printze Beltzaren semea zen, eta Eduardo III.a aitonaren lekua hartu zuen. Joanes Gantekoa osaba eta Lancasterko dukea izan zuen erregeorde adin nagusira heldu arte. Ehun Urteko Gerra garaia zen eta 1381ean laborariak matxinatu ziren erregearen aurka, Wat Tyler buru zutela, herriari ezarri zitzaizkioen gehiegizko zergak zirela eta. Haserre hura bera, erlijio kutsuaz oraingoan, adierazi zuten Lollardoek, John Wyclifen jarraitzaileek, garai bertsuan. Rikardo II.a nobleen eta Parlamentuaren aurka borrokatu zen eta absolutismoa ezartzen saiatu zen.

Kanpo arazoetan, hurbiltze ahaleginak egin zituen Frantziako koroaren aurrean. Aginpide gehiegikeria izan zuen azkenean oztopo nagusia eta nobleak aurka matxinatu eta Henrike Lancasterkoa (Henrike IV.a) ezarri zuten errege. Pontefract-eko gazteluan hil zen, preso zegoela, ziur asko pozoitua.

William Shakespearek errege honi buruzko drama bat idatzi zuen (Richard II, 1595-1596).

Ezkontza eta seme-alabak

Bitan ezkondu zen: Ana Bohemiakoa eta Elisabet Valoiskoarekin.

Erreferentziak


Aurrekoa
Eduardo III.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
13771399
Ondorengoa
Henrike IV.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Eduardo, Printze Beltza
Akitaniako dukea
13761390
Ondorengoa
Joanes Gantekoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rikardo II.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.