Rikardo III.a (1955eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:00, 23 urtarrila 2016

Rikardo III.a (ingelesez Richard III) 1955eko Laurence Olivier zinema zuzendari eta ekoizlearen drama filma bat da. William Shakespeare antzerkigilearen izenburu berdineko Rikardo III.a antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Laurence Olivier, Ralph Richardson, Claire Bloom, Cedric Hardwicke, John Gielgud, Laurence Naismith eta Norman Wooland aktoreek antzeztu zuten.

Berez, Henrike V.a (1944) eta Hamlet (1948) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.

Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Laurence Olivier), filma onenaren eta aktore onenaren BAFTA Sarien izendapenak eta atzerritar filma onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapenak ere jaso zituelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XV. mendea, Ingalaterrako Erresuman gerra zibila piztu berri da: Bi Larrosen Gerra (1455-1485), bertan Lancaster etxea (larrosa gorria) eta York etxea (larrosa zuria) elkarren artean borrokatuko direlarik, azken finean erregearen absolutismoa eta nobleziaren arteko azken lehia izango da. Mortimer Crosseko garaipenak Lancastertarrak txokoratu eta Eduardo IV.a Yorkekoa (Cedric Hardwicke) errege izendatua izango da. Errege berriak garaipen horretan bere bi anaiak lagun izan zituen: Rikardo Gloucestereko dukea (Laurence Olivier) eta George, Clarenceko dukea (John Gielgud). Rikardoren pertsonaia ilunak -desitxuratua, beti ilunpean eta azpijokoan- Ingalaterrako historiaren orrialde ilunenetako bat idatziko du.

Aktoreak

York etxea

Lancaster etxea

Gainontzeko aktoreak

Kanpo loturak