Rikki-Tikki-Tavi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rikki-Tikki-Tavi Rudyard Kiplingen The Jungle Book (1894) liburuko istorio bat da, non izen bereko mangosta adoretsu baten abenturak kontatzen diren.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Indian bizi den familia ingles batek, ekaitz baten ondorioz erdi itota dagoen mangosta gaztea aurkitzen du eta maskotatzat hartzen dute. Rikki-Tikki deituriko mangosta gazteak bi kobra pozitsuri aurka eginten die, Nag eta bere bikote Nagaina, hauek jardinaren kontrola eskuratu baitute etxea hutsik zegoen bitartean. Bi kobra horiekin izandako aurrez aurreko topaketaren ondoren Rikkiren lehenengo borroka serioa Karit hondar sugearekin izango da. Karitek familiako ume txikia mehatxatu egiten du eta Rikkik ez du onartuko. Nahiz eta mangosta oraindik oso habila ez izan, eta hondar sugea bere pozoi eta tamainarengatik kobrak baino arriskutsuagoa izan Rikkik akabatu egiten du.

Nagainak arrautzak errun berri dituenez, Nagek familia osoa hiltzea planeatzen du etxea hutsa zegoen bitartean jardina berea izanen baitzen berriz ere. Nag komunera joaten da familia burua (gizon haundia) hiltzen saitzeko, kuluxkatxo bat botatzen du itxaroten duen bitartean. Rikkik samatik heltzen du kobra. Nag haserre alde batera eta bestera mugitzen, baina zaratak gizon haundia ernatzen du eta eskopetako bi kartutxoak deskargatzen ditu Nagen gainean Rikki ia zaurituz. Kobra zakarrontzira botatzen dute, non Nagainak bere heriotza gaitzetsi eta mendekua eskatzen duen.

Rikkik, arriskuaz konturatzen delarik, Nagaina distraitzeko eskatzen dio Darzeeri (txori jostuna) berak bikotearen arrautzak apurtzen dituen bitartean. Hala ere, arrautzak aurkitu eta ia denak apurtzen dituen bitartean Nagaina etxera iristen da eta familia hiltzearekin mehatxatzen du bere hozkada pozoitsuaz. Arriskuaz abisatzen diotenean ziztu bizian abiatzen da jardinera azken arrautza besapean daramala. Iristean Nag hiltzeaz harro dagoela ohiukatzen du arrautza erakusten duen bitartean, Nagaina distraitzeko saiakeran. Kobra zuzen-zuzen joaten da arrautzaren bila familiak toki segurura ihes egin dezakeen bitartean. Nagainak arrautza hartzen du eta bere zulora hanka egiten du. Rikkik jarraitu egiten dio eta liburuan deskribatzen ez duen borroka gertatzen da lurrazpian. Itxaronaldi luze baten ondoren garaipena ospatzen irtetzen da Rikki. Kobra hil egin du, etxea segurua da familia eta jardineko beste animalientzat. Honela gauzak, Rikkik bere bizitza osoa pasako du bere etxea defendatzen, non inongo sugerik ez den inoiz sartuko.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nag hitza hindi hizkuntzan kobra da.

Istorio hau Rudyard Kiplingen jarraitzaileen gustokoena da oro har. Antologia askotan agertu da eta liburu solte bezala saltzen da ere bai.

Eskaut eta gia talde batzuetan koskorren begiraleek 'The Jungle Book'eko izenak hartzen dituzte. Rikki-Tikki-Tavi hauetako bat da.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunetako bertsio motz bat bota zuten CBS-n 1975eko Urtarilaren 9an. Chuck Jonesek zuzendua izan zen eta Orson Wellsek kontatua. Family Home Entertainmentek Rikki-Tikki-Tavi bertsioan VHS eta DVDan argitaratu ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]