Nikolai Rimski-Korsakov
Rimski-Korsakoven erretratua (1898). |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov | |
| Jatorrizko izena | Никола́й Андре́евич Ри́мский-Ко́рсаков | |
| Jaio | 1844ko martxoaren 6a | |
| Tikhvin ( |
||
| Hil | 1908ko ekainaren 8a | |
| Liubensk ( |
||
Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov (Tikhvin, Errusiar Inperioa, 1844ko martxoaren 6a – Liubensk, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 8a) errusiar musikagile, orkestra-zuzendari eta pedagogoa izan zen, Bostak musikagile taldekoa.
Oso egile emankorra izan zen. Orkestrarako musika landu zuen bereziki eta maisuki ("Capriccio Espagnol" eta "Scheherazade").
Eduki-taula |
Bizitza eta obra [aldatu]
1856. urtean San Petersburgoko itsasoko armadaren eskolan sartu zen.
1861. urtean Balakirev musikagilea ezagutu zuen eta musika ikasketak osatu zituen harekin. Urte berean Bosten Taldean sartu zen.
1871. urtean San Petersburgoko kontserbatorioko konposizio eta orkestrazio irakasle izendatu zuten. 1873. urtetik aurrera karrera militarra utzi eta musikari emana bizi izan zen; aldi berean Musorgskiren eta Borodinen lanak orkestrarako moldatu eta osatu zituen.
1886-1900. urteetan orkestra zuzendari gisa aritu zen, batik bat Parisen.
Rimski-Korsakovek ikasle ugari izan zituen, besteak beste: Liadov, Stravinski, Ippolitov-Ivanov, Miskovski, Prokofiev, Respighi eta Glazunov.
1883. urtean enperadorearen kaperako musika zuzendari izendatu zuten.
Rimski-Korsakoven obrak mendebaleko teknikak eta errusiar sena elkartzen ditu; musika tresnen laguntza, bestetik, aberastasun handiz erabiltzen du.
Rimski-Korsakoven lan nagusiak dira: operak: Ivan Izugarria (1868-1872); Maiatzeko gaua (1878); Elurrezko emaztegaia (1880-1881); Mlada (1889-1890); Sadko (1894-1896); Mozart eta Salieri (1897); Kitezen hiri ikustezinaren elezaharra (1903-1904); Urrezko oilarra (1907); orkestrarako, Sadko (1867); Espainiar kapritxoa (1887); Scheherezade (1888); ahotserako lan asko, pianorako kontzertuak, ganbera musika, 100 bat doinu eta 150 bat errusiar herri kantuen moldaketa.
Harmonia eta orkestrarako musikagintzari buruzko liburuak idatzi zituen.
Lan hautatuen zerrenda [aldatu]
Opera [aldatu]
- "Kastxei hilezkorra"
- "Tsar Saltanen kondaira".
- "Tsarren Ezkongaia".
- "Maiatzaren Gaua".
- "Elurraren Dontzeila".
- "Mlada".
- "Sadko".
- "Kitezh hiri ikusezinaren eta Fevronija dontzeilaren Elezaharra".
Orkestrarako [aldatu]
- "Capriccio Espagnol", Op. 34 (1887).
- "Errusiako Pazkoko Obertura", Op.36 (1887-1888).
- "Scheherazade" suite sinfonikoa, Op. 35 (1888).
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.