Ring of Kerry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ring of Kerryko ikuspegi ederra

Ring of Kerry (irlanderaz An Mhór Chuaird; euskaraz Kerryko Eraztuna) Irlandako hego-mendebaldean kokatzen den Kerryko konderrian dagoen ibilbide edo bira turistikoa da. Ibilbide honek errepidez 170 kilometro inguru ditu, Killarneyko udalerrian hasi, Iveragh penintsulari bira eman, Kenmare, Sneem, Waterville, Cahersiveen eta Killorglin udalerriak zeharkatu ondoren, Killarneyko lakuak eta Killarney Parke Nazionala igaroz berriz ere Killarney udalerrian amaitzen duelarik (hortik "Kerryko Eraztunaren" ezizen hori).

Bere erakargune turistiko ugarien artean Muckross House (Killarney inguruko etxaldea), Staigue harrizko gotorlekua eta Derrynane House, Daniel O'Connell zenaren jaiotetxea daude. Waterville udalerria ospetsua da bertan Charles Chaplin zinegileak zenbait uda igaro zituelako eta herritarrek udalerriko hondartzaren aldamenean dagoen irudia eskaini zioten. Killarneyko hegoaldean, hortaz Kerryko Eraztunaren bukaeran, Ross gaztelua, Killarneyko lakuak eta Ladies View delakoa dago, azken hau, Victoria I.a Erresuma Batukoaren arabera, lakuen ikuspegi bikainenetaz gozatu ahal zitezkeen behatokia da.

Kerryko Eraztunako "biraren" hainbat aldaera badaude, betiere aukeratutako garraiobidearen arabera. Zenbait ibilaldi Valentia uhartea eta Skellig uharteetara eraman gaitzazke. Udan Irlandara hurbiltzen diren turisten artean, eta zehazki Killarneyra, Kerryko Eraztuna nahiko ohiko ibilbidea da. Autobusez burutzen diren ibilaldiak erlojuaren aurkako norantzan egin ohi dira, honekin bi autobus bertako errepide estuetan topa ez ditezen sahisten da. 2008an GPSei autobus gidariak erlojuaren aldeko norantzan nahastu eta zuzentzeaz egotzi zitzaien.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ring of Kerry Aldatu lotura Wikidatan