Ringer

Wikipedia, Entziklopedia askea
TXiKiBoT (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:30, 12 maiatza 2011

Ringer puxtarri joko bat da, XX. mendearen hasieran Espainian eta egun Estatu Batuetan jokatzen dena[1]. Hiru bat metroko zirkulu batean jokatzen da, 2 jokalari edo gehiagoren artean. Zirkuluaren erdian 13 puxtarri jartzen dira gurutze bat osatuz, puxtarri batetik bestera pare bat zentimetro egon behar direla. Jokalariek txandaka handiagoa den puxtarri bala delako batez, zirkulu barruko puxtarriak kanporatzen saiatu behar dira zirkulu kanpotik. Puxtarri bala jaurtitzeko, puxtarria hatz erakusleaz inguratu eta erpuruaz jaurti behar da. Zirkulutik kanporatzen diren puxtarriak jokalariaren esku geratzen dira. Puxtarriak kanporatu eta puxtarri bala zirkulu barruan geratzen bada, jokalariak puxtarri bala dagoen puntutik beste jaurtiketa bat egin ahal izango du. Jokalariak puxtarririk kanporatu ez duenean edo puxtarriak kanporatzearekin batera bere puxtarri bala ere zirkulutik kanpo geratu denean galtzen da txanda. Jokoa puxtarri guztiak kanporatu edo aurrez ezarritako puxtarri kopuru bat kanporatu denean bukatzen delarik, puxtarri gehien lortu dituen jokalariak irabazten du. Arau gehigarriak dituzten joko aldaerak ere badaude.

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Antonio Méndez, Nuevas propuestas lúdicas para el desarrollo curricular de educación física, Paidotribo, 2003. ISBN 84-8019-699-8