Ringfort

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ringfort (euskaraz literalki "Eraztun Gotorlekuak", gaur egungo irlanderaz Lios, "Lis" ahoskatu) Burdin Aroan hasi eta Goi Erdi Aroa arte eraiki ziren gotorleku zirkularrak dira, gutxi gorabehera K. a. 800-400 eta K. o 1000. urte artean. Iparraldeko Europan kokatu ohi dira, bereziki Irlandan, halere Gales eta Kornuallesen ere ohikoak dira, herrialde hauetan 'Rounds' izenez deitzen zaielarik.

Ringfort gotorlekuak neurri ezberdinetakoak eta harriz nahiz lurrez eraikiak egon daitezke, lehenbiziko ringfort gotorlekuak oholesiez ere sendotu ohi zirerik. Heuren helburua bertako biztanleriari babesa edo defentsa eskeintzea zen.

Irlanderak ringfort gotorlekuak izendatzeko hainbat hitz erabili izan ditu, horietako asko gerora ohiko irlandar leku izenak ere bilakatu direlarik, adibidez: ráth (ingelesez rath), lios (ingelesez lis; kornubierazko lis hitzaren parekide, "gorte"), caiseal (ingelesez cashel), cathair (ingelesez caher edota cahir; galeseraz caer, eta bretainieraz ker) eta dún (ingelsez dun edota doon; kornubieraz din).

Irlanda osoan mota honetako 40.000 eraikin identifikatu izan dira, halere uharte osoan 50.000 edo gehiago egon daitezkela ere baieztatu izan da. Eraikin hauetako adibide nabarmenen edo ospetsuenak Grianan Aileachkoa (Donegalgo konderria) eta Dún Aengus (Aran uharteak) dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ringfort Aldatu lotura Wikidatan