Rinolalia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Fonemak ahoskatzerako orduan arazoak daudenean edota fonema hauek ezin direnean ahoskatu gertatzen da. Honen ondorioz ahotsaren tinbrea sudurkaria da edota tinbrea hila da( nasofaringea itxia dagoenean gertatzen da). Arazo hau gertatzen da aho-zapailean dauden nerbioen funtzionamenduan urritasuna dagoenean. Honen kausa izan daiteke nasofaringea ixteak bultzatzen dituen prozesuak gertatzen direlako.

Nahaste rinolalikoak agertzen dira disglosia, rinofonia edota hizkera distortsionatu baten ondorioz nahaste psikologikoekin lotura duten gaixotasunetan.

Nahaste rinolalikoarekin batera,gerta daiteke hitz egiteaz uztea, pertsona jakituna baita hitz egiterako orduan dituen arazoez. Ager daitezkeen beste arazoak batzuk hauek dira: eskolan arazoak, zailtasunak idatzi eta irakurtzerako orduan, zailtasunak normal hitz egiterako orduan eta adimen atzerapenarekin zerikusia dituzten arazoak.

Ezaugarri Bereizgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzakotzat hartu daiteke dislalia eta disglosia bezala bainan sudur-hobietan eta aho- paladarrean gertaturiko aldaketen ondorioa da. Dislalia funtzionaletan ez dira ematen aldaketa organikoak, disglosietan aldiz, kausak hitz egiteko eta jatorri ez neurologikoa duten organo periferikoetan ematen diren aldaketa anatomikoak dira. Entzumenezko jatorria duten dislalien kausa entzumen-urritasuna eta dislalia neurologikoak dira.

Rinolaliaren Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rinolalia duten pertsonek ezaugarri hauek dituzte:

M, n eta ñ fonemak artikulatzerako orduan akatsak dituztenak edota sudurretik airea botatzerako orduan arazoak dituztenak.

Beste fonemak esaterako orduan sudurreko erresonantzia aldatzen denean.

Rinolalia Mota Ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rinolalia Itxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rinolalia itxiaren definizioa ahots erresonantziaren gutxitzea da. Fonema batzuk ahoskatzerako orduan aldaketak gertatzen dira eta bokal batzuekin ere berdina gerta daiteke.

Autore batzuek rinolalia itxiari beste modu batera deitzen diote: hiporrinolalia edo hiporrinofonía.

m, n, eta ñ fonemen soinua b eta d fonemak bezala entzuten dira. Baita ere bokalak ahoskatzerako orduan aldatu egiten dira, tinbre hil bat bezala entzuten baitira. Guzti honen kausa aho zapailaren deformazioan datza.

Tratamendu organikoan, kasu gehienetan, arazoak daude arnasterako orduan. Hau konpontzeko, kasu guztietan, kirurgiara jo behar da eta kasu funtzionaletan, aldiz, logopedaren laguntza ezinbestekoa da.


Rinolalia Irekia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rinolalia irekia sudurreko irteera kanaletatik airea botatzerako orduan arazoak daudenean gertatzen da. Hau gertatzen da ahoa eta sudurraren arteko loturan hutsune bat dagoenean, ez baitauka aho-zapailarik edota aho-zapaila paralizatua du.

Rinolalia irekiaren kausak funtzionalak edo organikoak izan daitezke. Kausa funtzionalen barnean, hitz egiterako orduan, mugimendu eta ahoskera lasaiak eta mantxuak dira ohikoenak. Aldiz, hau desagertzen da artikulazioa indartsua denean hitz egiterako orduan.

Autore batzuen aburuz, gomendagarriagoa da deitzea rinofonia o hiperrinolalia gaixotasun honi.

Rinolalia irekia duten pertsonei antzematen zaie airearen soinua sudurretik igarotzen hitz egiten ari direnean.

Txikitatik gorra gelditzeak rinolalia irekia funtzionala sortu dezake. Rinolalia irekia disartira gaixotasunaren sintoma bat da.

Sortzetikoa.

  • Pitzadura aho-zapailean.
  • Aho-zapailaren eskasia.

Berezkoa.

Aktiboa.

Pasiboa.


Rinolalia Mistoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rinolalia mistoa edukitzearen kausa dira aho-zapailean urritasun bat edukitzeak edo nasofaringea itxia egotea.

Rinolalia misto bat operatuz gero, rinolalia ireki batean bihurtzeko arrisku handia dago. Operazioaren ondorioz, aho-zapaila motza geratzen da eta honengatik adenoidesetatik operatzea beharrezkoa da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Jorge Perelló: Trastornos del habla. Bartzelona: Masson, 2005.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]