Rio Lobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:28, 22 urtarrila 2016

Rio Lobo 1970eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. John Wayne, Jorge Rivero, Jennifer O'Neill, Jack Elam eta Christopher Mitchum aktoreek antzeztu zuten.

Howard Hawksek sheriffak bere bulego edo egoitza legez kanpoko gaizkileen aurka defendatzen duen ideia oinarritzat hartuz filmatu zuen hirugarren filma da, aurreko Rio Bravo (1959) eta El Dorado (1966) filmeekin batera trilogia osatzen duelarik, bi filma horiek ere John Wayne aktoreak antzeztu zituelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako Gerra Zibilaren amaieraldera, konfederatu talde bat yankeen trenei lapurreta egin ohi die. Tren horietako McNally kolonelak (John Wayne) konfederatu taldeko buruak diren Cordona (Jorge Rivero) eta Tuscarora (Christopher Mitchum) espetxeratzea lortuko du, baina gerra amaitzean hiru gizonal adiskidetu egingo dira.

Ondoren, konfederatuen tren lapurretetan parte hartu zuten Batasuneko traidoreen bila hasiko dira, bilaketa honek Rio Lobo herrira eramango dituelarik, han Shasta Delaney (Jennifer O'Neill) gaztea elkartuko zaie, azken honek herrian dagoen ustelkeri sarea argitara ateraraziko du.

Aktoreak

Kanpo loturak