Riz Ortolani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:06, 26 urtarrila 2014
Riz Ortolani
Riz Ortolani
Datu pertsonalak
Izen osoa Riziero Ortolani
Jaio 1926ko martxoaren 25a
Pesaro ( Italia)
Hil 2014ko urtarrilaren 23a (87 urte)
Erroma ( Italia)

Riziero "Riz" Ortolani (Pesaro, Italia, 1926ko martxoaren 25a - Erroma, 2014ko urtarrilaren 23a) italiar zinema musikagilea izan zen.

Bizitza

1950eko hamarkadaren hasieran, Ortolani, Italian oso ospetsua izan zen jazz talde bateko sortzaile eta partaidea izan zen. Zinerako idatzi zuen lehen lana, Gualtiero Jacopettiren Mondo Cane dokumentalarentzako izan zen, dokumental honetako gai nagusiak, More izenekoa, Grammy bat eman ziolarik, eta, Kanturik hoberenaren mailan Oscar sarirako izendatua ere izan zen. Mundu osoan ospetsua den bere beste lan bat, 1970eko O'Cangaceiro filmeko kantu nagusia izan zen.

Ortolanik, 200 film baino gehiagoren musikalizazio partzial edo osoarekin parte hartu zuen, 1964ko Old Shatterhaden kasuan bezala, edo giallo eta mondo generoko film italiar ugarietan.

Parte hartu zuen beste film batzuk, 1962ko Il Sorpasso, 1967ko I giorni dell'ira, 1977ko Io ho paura, 1964ko Danza Macabra, 1972ko Sette orchidee macchiate di rosso, 1966ko Africa, addio, 1971ko Addio Zio Tom eta 1980ko Cannibal Holocaust eztabaidagarria izan dira.

Riz Ortolaniren musikak, berriki, Kill Bill filmaren bi ataletan parte hartu du, I giorni dell'irako bikaina bezala.