Roald Amundsen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roald Amundsen
Roald Amundsen
Roald Amundsenen irudia
Datu pertsonalak
Izen osoa Roald Engelbregt Gravning Amundsen
Jaio 1872ko uztailaren 16a
Borge, Østfold (Norvegia)
Hil 1928ko ekainaren 18a
Barentseko itsasoa (Ozeano Artikoa)

Roald Amundsen (Borge, Østfold, Norvegia, 1872ko uztailaren 16a - Barentseko itsasoa, Ozeano Artikoa, 1928ko ekainaren 18a) Norvegiako esploratzailea izan zen. Artikoa eta Hego Poloa arakatu zituen.

Amudsen Hego Polora lehen ailegatu den gizakia izan zen. 1911ko abenduaren 19an bere taldearekin Hego Polora heldu zen. Robert Falcon Scott ingelesa, 35 egun geroago heldu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartikan, De Gerlacheren biraldian parte hartu ondoan (1897-1898), Gløa 47 tonatako ontzia erosi eta Norvegiatik abiaturik (1903ko ekainaren 17), Groenlandiako kostaldea kurritu, Barrow eta Lancaster itsasarteak zeharkatu eta Gilen Erregearen Lurrera iritsi zen. Bertan eman zituen bi urte. Dease itsasartea igaro ondoan Alaskako itsasertzean egokitu zen eta 1905-1906ko negua bertan eman zuen. 1906. urtean iritsi zen Bering itsasartera.

1911. urtean Antartikarako biraldia antolatu zuen, eta bera izan zen Hegoburura heldu zen lehena, Scott baino hilabete lehenago. Hegazkin istripu batean hil zen, Iparraldeko Lurburu aldean, Nobile italiarrari laguntza ematera abiatu zen batean (1928).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roald Amundsen Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]