Robert April

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert April 
Star Trek saileko pertsonaia
Lehen agerpena Star Trek: The Animated Series
Azken agerpena   Star Trek: The Animated Series
Sortzailea Gene Roddenberry

Espeziea Gizakia
Sexua Ar
Ezkontidea Sarah April
Lanbidea USS Enterpriseren kapitaina

Robert April Star Trekeko pertsonaia bat da. USS Enterprise (NCC-1701) ontziko lehen kapitaina izateagatik da ezaguna. April 2195ean jaio zen, eta urteak aurrera joan ahala, bere bikotea zen Sarahrekin ezkonduko zen.

2240an April Constitution klaseko ontzi batentzako osagaien fabrikazioaren gainbegiralea da San Franciscoko Ontzioletan. Ontzi hau USS Enterprise izango zen beranduago, eta April bere lehen komandantea. Hala ere, 2245 eta 2250 artean ontzi onetako kapitain izango zen. Eta bere emazte Sarah bere mediku buruzagia izango zen.

Bost urteko misio hau amaitu ondoren, April Komodoroa Planeta Elkartuen Federakuntzako ez ohiko enbaxadore errespetatu bat izan zen hurrengo 20 urteetan, 2270ean Izarretako Flotatik erretiratzera behartua izan zelarik.

Oso-oso bereziak izan ziren gertakari batzuk konpondu ondoren, Izarretako Flotak Aprilen erretiroari buruzko postura birkontsideratu zuen, agindua baliogabetuz eta bere karrera jarraitzea baimenduz (Star Trek: The Animated Series: The Counterclock Incident).

Informazio gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert April izenak bere jatorria hasierako "Star Treken biblia"n du, pertsonaia nagusiaren izen bezala ("Robert M. April"). StarTrek.comen zein Star Trek Chronologyn bere izena "Robert T. April" bezala erregistratua dago.

Aurretik, Robert April izena Gene Roddenberryk kartzelako kapilau batentzat erabili zuen Have Gun-Will Traveleko bi ataletan. Enterpriseko ondorengo kapitainaren pertsonaiaren izena beranduago Christopher Pikera aldatu zen "The Cage"n, behin betiko guztiek ezagutzen duten James Tiberius Kirkena erabili aurretik.

"In a Mirror Darkly (Bigarren Zatia)" (Enterprise) atalean Jonathan Archerren kurrikulumerako erabili ez zen materialean Archer Enterprise berria 2245ean abian jarri baino egun bat lehenago hil zela ezartzen da. Gertaera hau "bibliko"tzat ezartzen bada, Archer eta Aprilek elkar ezagutu zutela esan nahiko luke.