Robert Badinter
Wikipedia(e)tik
Robert Badinter (Paris, Frantzia, 1928 -) frantses abokatu eta politikaria da.
Biografia [aldatu]
Justizia ministro izan zen 1981etik 1986ra, eta zigor-legedia aldatzeko hainbat lege bultzatu zituen; heriotza zigorra indargabetzeko legea, besteak beste. Kontseilu Konstituzionaleko presidente izan zen 1986tik 1995era. Condorceteko markesari buruzko liburu bat argitaratu zuen (1988) Elisabeth Badinter emaztearekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.