Robert Bresson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Bresson.

Robert Bresson (Bromont-Lamotte, Auvernia, Frantzia, 1901eko irailaren 25a - Paris, Frantzia, 1999ko abenduaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziak inoiz izan duen zuzendaririk handienetako bat, adituen iritziz. Espiritual eta kristautasun1kristautzat jo izan da haren zinema, ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borrokaren zergatiaren bilaketa.

Georges Bernanos eta Fiodor Dostojevski zituen gogoko, eta haien filosofiarekin bat zetorren Bressonen lana. Horren adibide dira Journal d'un curé de campagne (1951), Procès de Jeanne d'Arc (1962) edo Les Anges du péché (1943). Au hasard Balthazar (1966) eta L'Argent (1983) filmetan ere gai berbera landu zuen: zergatik gainditzen du gaizkiak garbia den oro? Un condamné à mort s'est échappé (1956), Les Dames du Bois de Boulogne (1945), Une femme douce (1969, Zilarrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian) eta Lancelot du lac (1973) filmak ere aipagarriak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]