Robert Burns Woodward
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1917ko Apirilaren 10a | |
| Boston (Massachusetts) (Ameriketako Estatu Batuak) | ||
| Hil | 1979 Uztailaren 8a | |
| Cambridge (Massachusetts) (Ameriketako Estatu Batuak) | ||
| Lan-erakundeak | Harvardeko unibertsitatea | |
| Massachusetts Institute of Technology MIT | ||
| Ikasleak | Ronald Breslow | |
| Ken Houk | ||
| Lanak | Produktu naturalen sintesian maisua | |
| Woodward-Hoffmann-en orbitalen simetria-arauak | ||
Robert Burns Woodward (Boston, 1917 - Cambridge, Massachusetts, 1979) Estatu Batuetako kimikaria izan zen. Bostonen eta Massachusettsen kimikako ikasketak egin ondoren Estatu Batuetako, Kanadako eta Ingalaterrako hainbat unibertsitatetan irakasle izan zen. Konposatu organiko konplexuen sintesi ugari egin zituen: kinina (1944), kolesterola eta kortisona (1951), aminoazidoak eta estriknina (1955). Zenbait antibiotikoren espazio-egitura ere aztertu zuen. 1961. urtean klorofilaren sintesia egin zuen. Nobel Saria irabazi zuen 1965.an konposatu naturalen sintesian eginiko ekarpenengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |